Inbertsioak egiteko eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak 2021 |
(2020.12.11)
Gaur, urtero bezala, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa
Inguruneko Departamentuak onartuta, hainbat laguntza argitaratu dira:
- Nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen 2021ko deialdia.
- Nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzen 2021ko deialdia. (gaztenek)
- 599 LI/2020 Foru Agindua, ustiategi_txikiak garatzeko dirulaguntzen 2021ko deialdia onartzekoa.
Hauez gain, 598 LI/2020 Foru Agindua, argitaratu, Gipuzkoako Lurralde Historikoko abeltzaintzako ustialekuetan sortutako mindak tratatzeko, arazteko eta banatzeko dirulaguntzen 2021ko deialdia.
|
|
(2020.11.10)
Pirinear arrazako behi kartadunak salgai:
- 2019an jaiotako biga.
- 2018an jaiotako behia umearekin (urruxa, 2020ko apirilan jaioa).
-
2017an jaiotako bi biga.
-
2014an jaiotako behia.
- 2012an jaiotako behia.
-
2010ean jaiotako behia.
-
2006an jaiotako behia.
Interesatuak deitu ondorengo telefonora: 943 80 63 47.
|
|
Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak |
(2020.09.04)
Irailaren 3an argitaratu dituzte Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari 2015-2020 aldirako EAEko Landa Garapeneko Programaren esparruan onartu ziren Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzak. oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia. Ekonomiaren Garapen eta azpiegitura Sailaren ekimenez bideratutako deialdiaren testu osoa esteka_honen_bidez
Deialdi honen xede dira jarraian zehazten diren lerro hauek:
- Ekintzailetarako laguntzak.
- Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko laguntzak.
- Besteren kontura kontratatzeko laguntzak.
- Udalerrien azpiegiturak eta oinarrizko zerbitzuak egin eta berritzeko laguntzak.
- Etxebizitzarako laguntzak.
Epea: Eskaerak aurkezteko epea 2020ko urriaren 2ean amaituko da.
|
|
|
|
<< Inicio < Anterior 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Siguiente > Final >>
|
Resultados 1 - 4 de 92 |