Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

Berriak
LIFE GREEN SHEEP ABIAN DA! PDF Inprimatu E-posta

(2022.04.19)

Berotegi efektuko gasen (BEG) isurpenari buruz ia egunero daude berriak ohiko hedabideetan. Beste sektoretakoa baino txikiagoa izanik ere, lehen sektoreak badu bere ardura eta hobetzeko aukera. Gainera, estatu eta Europa mailako erakunde publikoek, supermerkatu-kateek eta kontsumitzaileek abeltzaintzaren ingurumen-inpaktua murriztea eskatzen dute. Aldaketa hori lortzeko lehen urratsa ez da ingurumen-inpaktua aitortzea bakarrik, baizik eta modu zehatzean kuantifikatzea. Ildo honi jarraituz, gero eta proiektu eta ikerketa gehiago egiten ari dira eta egingo dira. Horien artean, pasa den urtean, Life Green Sheep proiektua abiatu zen. Lurgintza Kooperatiba partaideetako bat da eta parte hartu nahi duten artzainak bilatzen ari dira, Euskal Autonomia Erkidego mailan. Iadanik oraina den etorkizunari aurrea hartzea da erronka.

2.jpegLIFE Green Sheep Europar Batasuneko LIFE programan kokatutako proiektua da eta bertan 5herrialdeetako diziplina anitzeko entitate ezberdinek ardi ustiapenek efizientzia hobetzeko ekintza egokituak identifikatu eta probatuko ditu bost urtez (2020-2025).

Proiektu honek ustialekuen jasangarritasun tekniko, ekonomiko eta soziala hobetzea du helburu, sektore honek karbonoa finkatzeko duen potentziala bultzatu eta karbono aztarna jaistea. Baten batek pentsatuko du, “zergatik da garrantzitsua karbono-aztarna ezagutzea?”. Lehenik eta behin, jarduera bakoitzak berotegi-efektuko gasen isuriari egiten dion ekarpenaz jabetzeko aukera ematen duelako, eta isuriei dagokienez, puntu kritikoak hauteman eta neurri zuzentzaileak proposatzeko aukera izango duelako. Jasangarritasun-neurri hau ekoizpen eta erakunde jasangarriak bereizteko eta indartzeko tresna berria da.

Lehen ekintza ikerlari eta teknikariei dagokie eta bukatzear dago: orain arte egindako ikerketa ezberdinetan hartutako neurri eta emaitzen bilketa egitea. Hurrengo urratsa proiektuan parte hartu nahi duten ustiategi bakoitzaren nahi eta beharretara egokitutako neurriak ezartzea izango da eta monitorizatu egingo da 4 urteetan zehar. Horretarako ardi sektoreko ustialeku ezberdinak behar dira, bai Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban. Parte hartzaileek izango dituzten onura nagusiak hurrengoak dira: 1) emisioak murriztea, 2) energia aurrezteko eta ekonomia aurrezteko aukerak identifikatzea, 3) baliabide eta prozesuak optimizatzea, 4) hornitzaileen kudeaketa hobetzea, 5) produktua merkatuan kokatzea kontzientzia ekologikoa duten bezeroentzako erreferentzia gisa, lehiakideekiko bereizketa baita, eta 6) erakundeak klima-aldaketaren aurrean duen konpromisoa agerian jartzea, irudi korporatiboa hobetuz.

Proiektua beste gestio etxeekin batera koordinatuko da, beraz, parte hartu nahi dutenbaserritarrek bere gestio-etxeko teknikariarekin jarri beharko dute kontaktuan edo Lurgintzaradeituta (943 81 14 31, Itziar).

  

logo_life_green_sheep_hd.jpg
 
logo_life.jpg  
 
2017 KUDEAKETA TEKNIKO EKONOMIKOKO TXOSTENA PDF Inprimatu E-posta

(2018.07.04)

Urtero bezela Lurgintzak kudeaketa tekniko ekonomikoko 2017ko datuen TXOSTENA aurkeztu du.

 ahariak.jpeg  bolak.jpg  haragitako_behiak.jpg

 3_behipurdi.jpg

 

 

 
2017 KUDEAKETA TEKNIKO EKONOMIKOKO TXOSTENA PDF Inprimatu E-posta

(2018.07.04)

Urtero bezela Lurgintzak kudeaketa tekniko ekonomikoko 2017ko datuen TXOSTENA aurkeztu du.

 ahariak.jpeg  bolak.jpg  haragitako_behiak.jpg

 3_behipurdi.jpg

 

 

 
2018 KUDEAKETA TEKNIKO EKONOMIKOKO TXOSTENA PDF Inprimatu E-posta

(2019.06.07)

Urtero bezela Lurgintzak kudeaketa tekniko ekonomikoko 2018ko datuen txostena aurkeztu du.




hb_opt.png eb_opt_opt.pngardiak_opt_opt.png
 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 1 - 8 Guztira: 141
logoa_emensaspi.jpg