Ordizian jarri berri den esne makina banatzailearen inaugurazio egunean, esneak inoiz galdu behar ez zuen tokia berreskuratu zuen, kazetariak, jendea esnea erosteko zain... Ea udazken honetan horrelako loreak ugaritzen diren.
BERRIKUNTZA ENERGETIKOA LEHEN SEKTOREAN izeneko jardunaldia
Azaroaren 4ean, BERRIKUNTZA ENERGETIKOA LEHEN SEKTOREAN izeneko jardunaldia izan zen Alegria - Dulantziko MICAELA PORTILLO Kultur Etxean, SERGAL eta ITSASMENDIKOI-k antolatuta. Jardunaldi honen helburua lehen sektorean energiaren ekoizpenarekin eta mineralaren ordezko ongarrien erabilerarekin erlazionatutako esperienziak ezagutzea izan zen.