Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

Berriak
Kontrol biologikoko organismoen eta feromonen erabilera sustatzeko diru-lagutzak 2019 PDF Inprimatu E-posta

(2019.07.29)

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuak 2019ko  landareen izurriteen eta gaixotasunen aurka kontrol biologikoko organismoen eta feromonen erabilera sustatzeko diru laguntzen 2019ko deialdia onartu du 0003 LI/2019ko Foru_Aginduaren bidez.

 

Foru honen oinarri arautzaileak, 2017ko oinarri_arautzaileetan kontsultatu daitezke. 

  Besteak beste, oinarri hauetan honako hau aipatzen da:

3. Diruz lagundu ahal izango dira landaketen babes fitosanitariorako erabilera duten kontrol biologikoko organismoak, kolorezko tranpak eta feromonak, baldin eta bere helburua landaketaren defentsa fitosanitarioa bada. Elementu horiek ondorengo erregistro hauetakoren batean inskribatuta egon beharko dira:

— Babes fitosanitarioko baliabide batzuen erregistroa, 2014ko azaroaren 14ko 951/2014 Errege Dekretuak arautua.

— Produktu Fitosanitarioen Erregistro Ofiziala.

— Erostean salbuespenezko baimena duten produktuak, 1107/2009 Erregelamenduaren 53. artikuluaren arabera. Diruz lagunduko dira produktu fitosanitarioak biltegira tzeko armairuak, betiere 2012ko irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 40. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Ez da diruz lagunduko aipatutako babes fitosanitariorako produktuak erostean sortutako BEZa, ezta produktu horiek erostean sortutako zergak edo tasak ere.

4. Subentziona daitekeen gutxieneko gastua 300 euro da.  

 

Eskaerak aurkezteko epea eta tokia

Eskaerak, organo eskudunak onartutako ereduaren arabera, ustiategiari dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan aurkeztu beharko dira 2019ko abuztuaren 14ra bitarte. 

 

 
Sendotu 2019-2020 Programa PDF Inprimatu E-posta

(2019.12.02)

Pasa den ostiralean, hilak 29, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak finantza-laguntzak nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan maileguak bermatzeko eta finantza-kostuak murrizteko (Sendotu 2019-2020 Programaaginduaren deialdia egin zuen.

Agindu honen xedea da laguntza-programa bat ezartzea, nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako pertsona fisiko edo juridiko pribatuei zuzendua, 2019-2020 ekitaldiari begira. Inbertsio-proiektuak finantzatuko dira, Finantzen Euskal Institutuaren eta finantza-erakunde kolaboratzaileen maileguentzako bermeak emanda eta aipatu maileguen interes-tipoetan hobariak emanda, horien finantza-kostua murrizteko.

 
Inbertsioak egiteko laguntzak eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak 2020 PDF Inprimatu E-posta

(2019.12.13)

Gaur argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Horregatik, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak onartuta, 53/2019 Foru Dekretua, abenduaren 3koa, aldatzen duena maiatzaren 10eko 9/2016 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategien aldeko laguntzei buruzkoa: nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak (esteka).

ardik.jpg

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  

 

 Foru Dekretu honekin lotutako deialdiak hurrengoak dira:

  • 306 LI/2019 Foru Agindua, abenduaren 3koa, ustiategi txikiak garatzeko dirulaguntzen 2020ko deialdia onartzekoa. (esteka)
  • Nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen 2020ko deialdia. (esteka)
  • Nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzen 2020ko deialdia. (esteka)
 Hauez gain, mindak tratatzeko oinarri arautzaileak eta  dirulaguntzen 2020ko deialdia onartzeko Foru Agindua ere argitaratu dira.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoko abeltzaintzako ustialekuetan sortutako mindak tratatzeko, arazteko eta banatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak. (esteka)
  • 307 LI/2019 Foru Agindua, abenduaren 3koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko abeltzaintzako ustialekuetan sortutako mindak tratatzeko, arazteko eta banatzeko dirulaguntzen 2020ko deialdia onartzekoa. (esteka)
 

 

 
Elkarteetako memoriak PDF Inprimatu E-posta

(2019.12.30)

2018. urtean egindako elkarte bakoitzeko memoriak atxikitzen dira:

 

gife.jpg    hebe.jpg gitel.jpg gibel.jpg

gitxael.jpg gimebel.jpg

GIFE memoria  

 

HEBE memoria 

GITEL memoria 

GIBEL memoria 

GITXAEL_memoria 

GIMEBEL_memoria 

 

   

 

 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 41 - 48 Guztira: 139
logoa_emensaspi.jpg