Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

Inicio arrow Noticias
Noticias
LEHIATU BERRIA 2019 PDF Imprimir E-Mail

(2019.06.26)

Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2019ko deialdiaren oinarriak onartzen dituen agindua argitaratu du.

Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 26a bitartean egongo da zabalik.

Informazio gehiago ondorengo loturan

 
2019 AZPEITIKO SANTIYO EGUNA PDF Imprimir E-Mail

(2019.07.26)

Atzo Azpeitian Santiyo egunarekin Baserritar Eguna ospatu zen. Goizetik giro aparta izan zen, eguraldiak lagunduta. Bailarako ganadu erakusketa eta gazta eta sagardo lehiaketak ospatu ziren.  

 XXI. Gazta Txapelketan 27 gaztandegik hartu zuten parte, sailkapena hurrengoa izan zelarik: 

1. saria  Azkarra  Galarreta 
2. saria Mausitxa Elgoibar
3. saria Ander Barandiaran  Idiazabal

 

Uztarriak argitaratutako berria eta argazki galeria hurrengo estekan ikus dezakazue.

 
Kontrol biologikoko organismoen eta feromonen erabilera sustatzeko diru-lagutzak 2019 PDF Imprimir E-Mail

(2019.07.29)

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuak 2019ko  landareen izurriteen eta gaixotasunen aurka kontrol biologikoko organismoen eta feromonen erabilera sustatzeko diru laguntzen 2019ko deialdia onartu du 0003 LI/2019ko Foru_Aginduaren bidez.

 

Foru honen oinarri arautzaileak, 2017ko oinarri_arautzaileetan kontsultatu daitezke. 

  Besteak beste, oinarri hauetan honako hau aipatzen da:

3. Diruz lagundu ahal izango dira landaketen babes fitosanitariorako erabilera duten kontrol biologikoko organismoak, kolorezko tranpak eta feromonak, baldin eta bere helburua landaketaren defentsa fitosanitarioa bada. Elementu horiek ondorengo erregistro hauetakoren batean inskribatuta egon beharko dira:

— Babes fitosanitarioko baliabide batzuen erregistroa, 2014ko azaroaren 14ko 951/2014 Errege Dekretuak arautua.

— Produktu Fitosanitarioen Erregistro Ofiziala.

— Erostean salbuespenezko baimena duten produktuak, 1107/2009 Erregelamenduaren 53. artikuluaren arabera. Diruz lagunduko dira produktu fitosanitarioak biltegira tzeko armairuak, betiere 2012ko irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 40. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Ez da diruz lagunduko aipatutako babes fitosanitariorako produktuak erostean sortutako BEZa, ezta produktu horiek erostean sortutako zergak edo tasak ere.

4. Subentziona daitekeen gutxieneko gastua 300 euro da.  

 

Eskaerak aurkezteko epea eta tokia

Eskaerak, organo eskudunak onartutako ereduaren arabera, ustiategiari dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan aurkeztu beharko dira 2019ko abuztuaren 14ra bitarte. 

 

 
Sendotu 2019-2020 Programa PDF Imprimir E-Mail

(2019.12.02)

Pasa den ostiralean, hilak 29, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak finantza-laguntzak nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan maileguak bermatzeko eta finantza-kostuak murrizteko (Sendotu 2019-2020 Programaaginduaren deialdia egin zuen.

Agindu honen xedea da laguntza-programa bat ezartzea, nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako pertsona fisiko edo juridiko pribatuei zuzendua, 2019-2020 ekitaldiari begira. Inbertsio-proiektuak finantzatuko dira, Finantzen Euskal Institutuaren eta finantza-erakunde kolaboratzaileen maileguentzako bermeak emanda eta aipatu maileguen interes-tipoetan hobariak emanda, horien finantza-kostua murrizteko.

 
<< Inicio < Anterior 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Siguiente > Final >>

Resultados 41 - 48 de 141
logoa_emensaspi.jpg