Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

Inicio arrow Noticias
Noticias
XVIII. BIZKAIKO FRISOI TXAPELKETA PDF Imprimir E-Mail

(2019.12.03)

Pasa den larunbatean, hilak 1, XVIII. BIZKAIKO FRISOI ARRAZAKO TXAPELKETA ospatu zen Gordexolan. 

  Txapelketan s ustialekuk hartu zuten parte. Bost bizkaitarrak ziren: El Arroyo, CAsa NUeva, Murrieta, Ardeo eta Poyu. Baina ordezkaritza gipuzkoarra ere izan zen, Igeldoko Ondazarte Gain. Guztira 53 abelburu izan ziren txapelketan, zazpi ataletan banatuta.

Txapelketako irabazle nagusia Casa Nueva izan zen, 3 sari nagusiak eraman baitzituen. 

Tolosan bezalaxe, CASA NUEVA DOORMAN ALICIA nabarmendu zen bigen atalean. Behien atalean CASA NUEVA CHELIOS JANA izan zen behien txapeldunen txapelduna eta ustialeku onenari saria ere irabazi zuten.

  Ondazarte ez zen esku hutsik itzuli: esnetan dauden 4 urtetik gorako behien sekzioan bigarren saria irabazi zuten ONDAZARTE SID TXIMISTARRIrekin.

captura.jpg   

 

 

 

 

 

Jana, Alicia eta parte hartzaileak.



 
Baserria aterpe bihurtu denekoa PDF Imprimir E-Mail

(2019.12.04)

Lander Muñagorri Garmendiak Berriako Bizigiro atalean idatzitakoa. Azpeitiko Sakona baserrian ostatu eman zieten Gineako hiru errefuxiaturi duela urte bete. Horren truke, eguneroko lanetan laguntzen diete. Ez galdu beraien istorioa.

1368bf34de.jpg

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Barry, Diassy, Diallo, Etxeberria eta Igarataundi. Jagoba Manterola / Foku. Iturria: Berria.

 
VI Urkome sariak PDF Imprimir E-Mail

(2019.12.06)

Atzo, abenduaren 5ean, goizeko 12:30tan, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan, VI.Urkome Sariak banatu ziren. Aurkeztutako 13 proiektutatik sei izan ziren saridunak. 

Epaimahaiak euskararen eta emakumeen presentzia nabarmendu zituen bereziki. Aurten eman dute lehen aldiz Landa Eremuko Emakumeen Ekintzailetza saria. Sariketaren antolatzaileek aurkeztutako proiektuen "maila handia" nabarmendu zuten. Saria jaso duen proiektu bakoitzaren egileek 2.000 euro eskuratu dituzte.

captura_de_pantalla_2019-12-05_a_las_17.25.22_content.png   
 Partehartzaile eta saridun guztiak. Iturria: Uztarria.com  

 Sariak eta irabazleak hurrengoak izan dira (esteka):

1ºNekazaritza jardueraren sustapena atalean: ADN-A LORTZEKO LAGINAK HARTZEKO TST SISTEMA. GILE GIPUZKOAKO LIMUSIN ELKARTEA.

2ºLanda eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena (aurtengoan 2 sari exaequo eman dira):

-ESNEGAIN EDO/ETA GURINA. EZAMA ENEA ELKARTE ZIBILA.

-ARDI ESNEA ERALDATZEN.  SAKONA ETXALDEA ELKARTE ZIBILA.

4º atalean, Landa eremuko balio-aniztasuna agerian jarri:  EZKURRA BASOTIK AHORA. LEIRE ALBISU.

Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkarteak amankomunean ematen dutena:  JAKI-SASKI. AINARA GARCIA/ EKAITZ ARRESE / JULEN FERNANDEZ.

Landa eremuko emakume ekintzailea. ERLAUNTZETAKO AIREA. VALENTINA ELOVIKOVA. 

 

 
Betizu behi arrazari buruzko lan batek lortu du euskarazko dibulgazio artikulu onenaren Neiker saria PDF Imprimir E-Mail

(2021.05.07)

Betizu behi arrazari buruzko lan batek lortu du euskarazko dibulgazio artikulu onenaren CAF-Elhuyar sarietako NEIKER sari berezia.

Asier Alvite Arregui Zumaiakoa da, eta Betizu behi arrazaren ezaugarri genealogiko eta genomikoak ikertu ditu “Betizua, Europako azken behi basatia, desagertzear?” izeneko artikuluan.

Euskal arrazarik zaharrena izanik, eta galtzeko arriskuan egonik, Betizu arraza laguntzeko beharra sentitu zuen. Artikulu honen bidez gizarteak arrazaren egoera ezagutu eta daukagun ondare kulturala baloratzea bilatzen du.

Artikulua irakurtzeko: https://aldizkaria.elhuyar.eus/gailibrean/betizua-europako-azken-behi-basatia-desagertzear/ 

abt_3870_article_big.jpg

  

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Artikulutik ateratako irudia: Betizu arrazako zezena.

Arg. Bravoynatural | Fotografia taurina/Alberto Barrios Torres 

 
<< Inicio < Anterior 11 12 13 14 15 16 17 18 Siguiente > Final >>

Resultados 89 - 96 de 141
logoa_emensaspi.jpg