Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

Lurgintza Nekazal Koop.
Kontabilitate txikia PDF Inprimatu E-posta

Zerbitzu hau kudeaketa tekniko ekonomikoaren anai txikia da. Bertan dauden baserritarrak, aurreko bost urteetan, inbertsio maila baten gainetik Gipuzkoako laguntza planean eskaera egin zuten ustiategiak dira.

Urteko ekitaldia bukatu eta gero, eskualdeko nekazal bulegoan bildu eta ustiategiko datuak jasotzen ditugu. Beraz zerbitzu hau gestio tekniko ekonomikoan sartu nahi ez duten baserritarrentzako, diru sarrerak eta irteerak kontrolatu eta aztertzeko tresna egokia izan daiteke. Urtero bidaltzen zaien ustiategi kontuaren egiturak informazio asko ematen du nekazal aktibitateari buruz eta edozein kontsultarako teknikoarengana jo dezakete.

Honetaz gain zerbitzu hau ustiategiko beharren diagnostiko txiki bat egin eta Lurgintzak eskaintzen dituen beste zerbitzuekin harremanetan jartzeko balio du.

 
logoa_emensaspi.jpg