Kooperatiba honek 2008. urtean 100 urte bete ditu, kooperatibaren historia luzean zehar garai berrietan moldatzen joan dira, beharrezkoak izan diren aldaketak eginez. Gaur egun, salgai dauden produktuen aniztasuna izugarria da, horrela baserriko jarduerarako behar diren produktuak eta lehengaiak aurkitzen ahal ditugu, sagardogintzarako tresneria, pentsua, tresnak, fitosanitarioak, eta abar. Sargardogintzari dagokionez, bertako ohiturari helduz, behar diren kupela eta tresnen katalago zabala salgai dago.
Honetaz gain, elikagai ekologikoak, sagardoa, ardoa, ukenduak eta kosmetika lehengai naturalak egina, besteak beste, eskuratu ahal ditugu.
|