Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

Inicio arrow Noticias arrow 1/2010 FORU DEKRETU ARAUA
1/2010 FORU DEKRETU ARAUA PDF Imprimir E-Mail
1/2010 FORU DEKRETU ARAUA, urtarrilaren 12koa, besteak beste, balio erantsiaren gaineko zerga eta zerga gasoleoaren zerga berezia aldatzen dituena.
  1. 2010eko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, xedapen hauek aldatu dira Gipuzkoako zerga araudia Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legera egokitzen duen abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuko hirugarren apartatuan aipatzen den oro harreko konpentsazioa kalkulatzeko:
    • %10 nekazaritza edo baso ustiapenetan lortutako produktu naturalak saltzen direnean eta ustiapen horien zerbitzu osagarriak egiten direnean.
    • %8,5 abeltzaintza edo arrantza ustiapenetan lortutako produktu naturalak saltzen direnean eta ustiapen horien zerbitzu osagarriak egiten direnean.
  2. Martxoaren 3ko 20/1998 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legera egokitzen duena, aldatzea. Ondoko xedapenak aldatu dira martxoaren 3ko 20/1998 Foru Dekretuan, Gipuzkoako zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzekoan:
    • Itzuli beharreko kuoten zenbatekoa honela kalkulatuko da: Nekazaritzan -barazkigintza, abeltzaintza eta basogintza barne- benetan erabilitako gasolio bolumena, mila litrokotan adierazia, 0,998 koefizientearekin biderkatuko da, eta ateratzen den emaitzari 78,71 euroko tasa aplikatuko zaio 1.000 litro bakoitzeko.
 
logoa_emensaspi.jpg