Lan Arriskuak Prebenitzeko Plana |
EAEko Nekazaritza eta Basogintza Sektorean Lan Arriskuak Prebenitzeko Plan Integrala (PPRLSA) Planaren helburu nagusia nekazal lan baldintzak hobetzea eta istripuak, kalte pertsonalak eragin ala ez, eta lanbide gaixotasunak saihestea da. Horretarako prebentzio printzipioa barneratzen duten lan sistemak aplikatu nahi ditu. Planak 5 arlo estrategiko, jarduera ildo desberdinekin, identifikatzen ditu. Plan hau nekazaritza eta basogintza jardueretan esku hartzen duten eragileek: elkarte eta erakunde profesionalak, sindikatuak, kudeaketa zentroak, prebentzio zerbitzuak, administrazio publikoa eta pertsona adituak, eginiko lanaren emaitza da.
|