II. EUSKAL HERRIKO FRISOI TXAPELKETA |
![]() |
![]() |
![]() |
Lehenengo edizioan bezala, txapelketan Euskal Erkidegoko eta Nafarroako ustialekuek parte hartuko dute eta hobekuntza genetikoaren eta ganaduzaleen eguneroko lanaren bidez lortu diren lorpenak ezagutzera emango dira. Azoka-eremuan sektoreko enpresen stand-ak ere egongo dira beraien produktuen edo/eta zerbitzuen berri ematen. AZAROAREN 6KO EGITARAUA 954.59 Kb. Ganaduzaleen helburu garrantzitsuena kalitatezko esnea ekoiztea da. Horregatik aurten behi-esnea kontsumitzeak dituen onurei buruz hitzaldi bat antolatu dugu. Hitzaldia azaroaren 9an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Tolosako Kultur Etxean eta hizlaria Sergio Calsamiglia izango da. Hau guztia dela eta, lerro hauen bidez, gurekin Tolosan egotera gonbidatzen zaitugu.
|