Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

Inicio arrow Noticias arrow 2011ko ORDIZIKO ARTZAI EGUNA. AHARI MORFOLOGI TXAPELKETA
2011ko ORDIZIKO ARTZAI EGUNA. AHARI MORFOLOGI TXAPELKETA PDF Imprimir E-Mail

Apirilak 27an ospatu zen 2011ko ordiziko artzai eguna. Ihaz ez bezela, eguraldi eguzkitsuaz gozatzeko aukera izan genuen. Bertan Mendiko Artzantza lan taldeko 14 artzaik parte hartu zuten, 11 ahari mutur gorriekin eta 3 ahari mutur beltzekin.

Ahari lote bakoitza, hiru ahariz osatzen da, eta 19 lote mutur gorri eta 7 lote mutur beltz –ek parte hartu zuten.

Ahariak , adinaren arabera hiru sekziotan banatzen dira, aharia arkumeak( urte betekoak), bildots ahariak ( urte bat eta bi urte artekoak), eta ahari zaharrak( bi urtez gorako ahariak)

Ohiturei jarraituz, epaileak iparraldetik etorri ziren. Kalifikatzeko garain, arrazaren morfologia egokiaz gain, mendietan larratzeko garrantzitsuak diren hainbat ezaugarri kontutan hartzen dira. Honela, ilea, hortzak, ankak, bizkarra eta altuerak, garrantzi izugarria dute.

Esan behar da mutur gorritan lehenengo eta bigarren saria ematen direla eta mutur beltzetan lehenengo saria. Azken hauen buruak gutxiago direlako, beste arrazoirik gabe.

Honela sarituak honako hauek izan ziren:

Mutur Beltzak

Ahari arkumea: Segurako Txanguena artegia (Jesus Etxezarreta)

Bildots aharia: Segurako Txanguena artegia (Jesus Etxezarreta)

Ahari Zaharra: Zeraingo Txangonea artegia (Garbiñe Etxezarreta)

Mutur Gorriak

Ahari arkumea

1ºsaria: Billabonako Garmendi Txiki artegia

2ºsaria: Itsasondoko Otegi Zabal E.Z. artegia

Bildots aharia:

1ºsaria: Beizamako Oianzabal artegia

2ºsaria: Beizamako Oianzabal artegia

Ahari zaharra:

1ºsaria: Orendaingo Zelaieta elkartea.

2ºsaria: Beizamako Oianzabal artegia

Aurten, lehenengo aldiz,saria , ahariari ezarri zaio.Sari hau urre koloreko domina bat izan da.

 
logoa_emensaspi.jpg