Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

Inicio arrow Noticias arrow III.EUSKAL HERRIKO FRISOI TXAPELKETA
III.EUSKAL HERRIKO FRISOI TXAPELKETA PDF Imprimir E-Mail
 

III. Euskal Herriko Frisoi Txapelketa antolatu dutenak oso balorazio positiboa egin dute helburuak bete direlakoan. Alde batetik, lehiatu ziren animaliak genetika handikoak ziren, eta bestetik, esne-sektorean lana egiten dugunon topa-gune bilakatu zen.

Jende ugari bildu ginen Tolosako Ferialekuan eta giroa ezin hobea izan zen. Goi-mailako ganadua eta sektorean lana egiten duten enpresa desberdinen stand-ak ikusteko aukera egon zen goizean zehar .

Nafarroako Planillo izan zen txapelketako garailea, berak eskuratu baitzuen sari preziatua, PLANILLO SEPTEMBER LUCI behia izan zen behin txapeldunen txapelduna.

Sariak ematen Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako Zuzendaria, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Frisoi Elkarteko Presidenteak, Foru Aldundiko Nekazaritzako zuzendaria, Tolosako Kulturako Zinegotzia eta ABEREKINeko kudeatzailea egon ziren. Ikus saribanaketa.

Gainera, bertan, frisoi elkarteetako gerturatutako bazkideen artean biga bat zozketatu zen. Irabazlea Nafarroako Araitzeko SC Gonzalez Gainza elkartea izan zen bertako Mikel Gonzalezek saria jaso zuelarik.

Eguna borobiltzeko bazkari bat antolatu zen babesle, laguntzaile, ganaduzale eta antolatzaileentzako.

 DSC_0027web.JPG

dsc_0039web.jpg

dsc_0044web.jpg 

 dsc_006web.jpg
 dsc_0098web.jpg  behi_txapeldunen_txapelduna.jpg  dsc_0180web.jpg dsc_0142web.jpg

 

 
logoa_emensaspi.jpg