Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

Lurgintza Nekazal Koop. arrow Berriak arrow IV. EUSKAL HERRIKO FRISOI TXAPELKETA
IV. EUSKAL HERRIKO FRISOI TXAPELKETA PDF Inprimatu E-posta

 (2012.11.20)

IV. Euskal Herriko Frisoi Txapelketa antolatu dutenak oso balorazio positiboa egiten dute helburuak bete direlakoan. Alde batetik, lehiatutako animaliak genetika handikoak ziren, eta bestetik, esne sektorean lana egiten dugunon topagune bilakatu zen.

Jende ugari bildu ginen Tolosako Ferialekuan eta giroa ezin hobea izan zen. Goi mailako ganadua eta sektorean lana egiten dugunon enpresa ezberdinen stand-ak ikusteko aukera egon zen goizean zehar.

Maila handiko animaliak lehiatu ziren, horren adierazle, sariak hain banatuta egotea. Nafarroako Lengusuek ustialekuko LENGUSUEK DUPLEX LAUXETA behia izan zen behi txapeldunen txapelduna.

Sariak ematen Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako Zuzendaria, Gipuzkoako Frisoi Elkarteko Presidentea, Foru ALdundiko Nekazaritzako Zuzendaria, Tolosako Kulturako Zinegotzia eta Aberekineko Kudeatzailea egon ziren. Ikus saribanaketa

Txapelketarekin batera enkante bat antolatu zen. Enkantean 12 bigek parte hartu zuten eta denak saldu ziren. Oso animatua egon zen, lau bigen kasuan irteerako prezioa erraz gainditu zelarik.

Eguna borobiltzeko biga bat zozketatu zen (Gipuzkoako Mia Goenari tokatu zitzaion) eta bazkari bat antolatu zen babesle, laguntzaile, ganaduzale eta antolatzaileentzako.

 

 

 lurgintza_i.jpg  orokorra_i.jpg  bigak_i.jpg  behiak.atal.guztia_i.jpg
 behia.errape.hoberena_ii.jpg  behi.txapelduna_i.jpg  enkantea_i.jpg  taldea_i.jpg

 

 
logoa_emensaspi.jpg