VI. EUSKAL HERRIKO FRISOI TXAPELKETA |
![]() |
![]() |
![]() |
(2014.11.27)
VI. Euskal Herriko Frisoi Txapelketa antolatu dutenak oso balorazio positiboa egiten dute helburuak bete direlakoan. Alde batetik, lehiatutako animaliak genetika handikoak ziren, eta bestetik, esne sektorean lana egiten dugunon topagune bilakatu zen. Maila handiko animaliak lehiatu ziren eta Nafarroako PLANILLO ustialekuko PLANILLO BOLTON ROHUS behia izan zen behi txapeldunen txapelduna. Bigen atalean, Igeldoko (Gipuzkoa) Ondazarte Gaineko, ONDAZARTE GAIN STANLEYCUP HASANIA nabarmendu zen. Sariak ematen Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria, Gipuzkoako Frisoi Elkarteko Presidentea, Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko Diputatua eta Nekazaritzako Zuzendaria, Tolosako Alkatea eta Kulturako Zinegotzia eta Aberekineko Kudeatzailea egon ziren. Ikus sari banaketa Eguna borobiltzeko biga bat zozketatu zen, Gipuzkoako Agerre (Urretxu) baserriari tokatu zitzaiona, eta bazkari bat antolatu zen babesle, laguntzaile, ganaduzale eta antolatzaileentzako. VI. Euskal Herriko Frisoi Txapelketako egitarauaren baitan EAEko Abere Ustiategien Txapelketako sariak banatu ziren bertan.
|