ORDIZIKO XVIII. PIRENAIKA ARRAZAKO TXAPELKETA |
![]() |
![]() |
![]() |
Aurtengoan ere Pirenaika Arrazako XVIII. Txapelketa ospatu zen irailaren 9an Ordizian. Txapelketan 7 ustialekuk hartu zuten parte: Abaltzisketako Zubeldi Erdi, Zestoako Zokolo Berri, Idiazabalgo Urbizu Berri, Zaldibiako IZar, Oñatiko Dolaetxe, Azpeitiako Garagartza-Gain eta Arrasateko Urkimendik. Guztira 44 buru, 7 ataletan banatuta. Erakusketan 3 idiskok hartu zuten parte. Nafarroako Patxi Ugalde eta Arabako Juan Cruz Apodakak epailetzarem arduradunak izan ziren. Urtero bezala txapelketako maila altua izan zen, animaliak oso ondo aurkeztuta zeudelarik. Sarien artean, ABEREKINeko saria Idiazabalgo Urbizu Berrik eraman zuen eta HE.B.E.ko saria, hau da, Elkarteak buru politena duen behiari ematen diona, Zaldibiako Izar baserriak eraman zuen. Txapelketako ospakizunarekin batera HE.B.E.k bere kamiseta berria aurkeztu zuen, orduz gerozti salgai dagoena. Pirenaika arrazako haragia dastatzeko aukera egon zen ere Ordizian. Txapelketako plazaren ondoan kokatu zen karpan, Labeleko beste produktuekin batera, pirenaika arrazako pintxoak saldu ziren.
|