VII. EUSKAL HERRIKO FRISOI TXAPELKETA |
![]() |
![]() |
![]() |
(2015.12.09) ![]() VII. Euskal Herriko Frisoi Txapelketa antolatu dutenak oso balorazio positiboa egiten dute helburuak bete direlakoan. Alde batetik, lehiatutako animaliak genetika handikoak ziren, eta bestetik, esne sektorean lana egiten dugunon topagune bilakatu zen. Maila handiko animaliak lehiatu ziren eta Nafarroako KATTABURU ustialekuko KATTABURU GOLDWYN VAINILLA behia izan zen behien txapeldunen txapenduna. Bigen atalean, Igeldoko Ondazarte Gaineko, ONDAZARTE GAIN SID TXIMISTARRI nabarmendu zen. Sariak ematen Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta eta Elikagaien Politikako Sailburuordea eta eta Zuzendaria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Zuzendaria, Tolosako Alkatea eta Aberekineko Kudeatzailea egon ziren. Ikus sari banaketa. Eguna borobiltzekobiga bat zozketatu zen, Nafarroako Mª Kristina Elizalde (Lekaroz) baserritarrari tokatu zitzaiona, eta bazkari bat antolatu zen babesle, laguntzaile, ganaduzale eta antolatzaileentzako.
|