NEKAZARITZA SEKTORERA HURBILTZEKO BEKAK |
![]() |
![]() |
![]() |
(2016.10.17)
HAZIk 120.000€ bideratuko
ditu nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara
hurbiltzeko beketara. Beka hauek
1/ nekazari gazteei,
2/ Gaztenek 2020 prozeduran inskribatuta dauden pertsonei
3/ eta lehen sektorean hasten
diren 41 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude. Helburua nekazaritza sektorea eta sektorearen balio kateko enpresak ezagutzea eta bertara hurbiltzen laguntzea eta ezagutzea da.
Laguntza hau jasotzen duten
pertsonek 3 eta 6 hilabete bitarteko tartean nekazaritzaren
edo nekazaritzako elikagaien alorreko jardueren bitartez ekintzaile izateko
sektoreak eskaintzen dituen aukerak eta
sektorearen kudeaketan, funtzionamenduan eta errealitatearen gaineko
trebakuntza jasotzeko aukera izango dute. Denboraldi horrean zehar, 700€ arte
jaso ditzakete. Eskaera aurkezteko epea 2016ko urriaren 29an amaituko da. Informazio gehiago E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. edo eta www.hazi.eus
|