Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

Lurgintza Nekazal Koop.
IX. EUSKAL HERRIKO FRISOI TXAPELKETA PDF Inprimatu E-posta

(2017.11.27)

Aurtengoan ere Euskal Herriko Frisoi Txapelketa antolatu zen Tolosako Ferialekuan.

IX. Euskal Herriko Frisoi Txapelketa antolatu dutenak oso balorazio positiboa egiten dute.  Alde batetik, lehiatu ziren animaliak genetika handikoak ziren, eta bestetik, esne sektorean lana egiten dugunon topagune bilakatu zen.

Jende ugari bildu ginen Tolosako Feria Lekuan eta giroa ezin hobea izan zen. Goi mailako ganadua ikusteko aukera egon zen goizean zehar eta baita sektorean lana egiten duten enpresa desberdnien stand-ak.

Maila handiko animaliak lehiatu ziren eta Nafarroako KATTABURU ustialekuko KATTABURU DELTA IPARRALDE behia izan zen behien txapeldunen txapenduna.

Sariak ematen Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta eta Elikagaien Politikako Zuzendaria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Land Garapeneko eta Nekazaritzako Zuzendaria, Tolosako Alkatea eta Aberekineko Kudeatzailea egon ziren. Ikus sari banaketa

Eguna borobiltzeko biga bat zozketatu zen, (Gipuzkoako Larrola baserrira joan zen) eta bazkari bat antolatu zen babesle, laguntzaile, ganaduzale eta antolatzaileentzako.

 

dsc_00832.jpg  dsc_01022.jpg
 dsc_01352.jpg dsc_01392.jpg