Energia sortzen proiektua martxan da! |
![]() |
![]() |
![]() |
02.10.2018) Gipuzkoako abeltzaintza ekologikoan baliabide propioekin energia sortzeko eta autonomian sakontzeko diagnostikoa ![]()
Egun beste sektoreetan bezala, nekazaritzan eta abeltzantzan ere energia kontsumoa ezinbestekoa da jarduera, teknologia berrietara egokituta, aurrera eramateko. Bestalde ezin dugu ukatu mahai gainean dagoela gaur egungo gizartean, energia hau sortzeko erabiltzen diren baliabideen inguruko eztabaida, honek ingurumenean sortzen duen eraginagatik; CO2 isurketak, aldaketa klimatikoa, baliabide naturalen agortzea, etb..
Ekologikoan
ekoizten duten baserritarren kezka nagusietako bat energiaren kostua eta honen
jatorria da, ez bakarrik esnea ekoizten
dutenentzat, energia behar gehien izanik, trasformatzearen bidea izan delako iraupenerako
aukera, baizik eta balibide naturalak optimizatzea, eta energian baita ere, ekoizpen
ekologikoaren lehentasunetako bat delako, ereduan sakontzen jarraitu ahal
izateko.
Testu
inguru honetan, eta baserritarren kezka hauei erantzuteko asmoz, Lurgintzan (Gipuzkoako nekazal eta
abeltzantza kudeaketarako kooperatiba) eta Biolurren (Gipuzkoako nekazaritza
eta abeltzantza ekologikoaren elkartea), energiaren inguruko diagnosia eta
hobekuntzak landuko dituen proiektu piloto bat martxan jartzeko aukera
planteatu genuen bi erakundeok dugun hitzarmenaren baitan.
Azterketa
honetan, Nafarkoop-en (energia berriztagarrien sorkuntzarako kooperatiba)
bitartez, Goiener taldearen ezagutza eta experientziarekin kontatuko dugu baserri
bakoitzean egingo den lan teknikorako. Etxe bakoitzean auditoriak egingo dira, energia
kostua murrizteko eta efizientzian hobetzeko helburuarekin, baina baita ere baliabide
propioekin energia sortzeko aukerak dauden aztertu da, beti ere autonomian
sakontzeko asmoz.
Esperientzia
hau, ardi eta behi esnea transformatzen dabiltzan Gipuzkoako 5 baserri
ekologikotan burutuko den arren, Euskal Herriko beste baserri batzuetzat balio
izateko intentzioa du. Azterlanak, hainbat datu ekonomikoz jabetzeko balioko
digu, besteak beste energia berriztagarriak sortzeko beharrezko inbertsioak
zeintzuk diren ezagutzeko baina baita ere hauek erabilitz lortuko genukeen
autosufizientzia ekonomikoaz jabetzeko ere.
Hala
ere ez da diagnosi ekonomiko soil bat izango. Martxan jarriko dugun ezaugarri
honetako prozesu batek, proiektuan eta sektorean, dimentsio ekologiko, politiko eta sozialean
duen eragina kolektiboki ezagutu eta baloratu nahi dugu. Honetarako, tokiko
elikadura sistemen eremuan ikertzailea den UPV/EHUko Mirene Begiristainen
laguntza izango dugu. Azkenik esan, elkarlanaren ondorioz sortutako proiektu bat izan dela, eta aipatutako agente ezberdinen partehartzeaz gain, LANDAOLA (Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioa) eta ENEEK (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) erakundeen dirulaguntzari esker burutuko dela. ![]()
|