Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

Lurgintza Nekazal Koop. arrow Berriak arrow Energia sortzen proiektua martxan da!
Energia sortzen proiektua martxan da! PDF Inprimatu E-posta

02.10.2018)

Gipuzkoako abeltzaintza ekologikoan baliabide propioekin energia sortzeko eta autonomian sakontzeko diagnostikoa

img-20180927-wa0013.jpg

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  Egun beste sektoreetan bezala, nekazaritzan eta abeltzantzan ere energia kontsumoa ezinbestekoa da jarduera, teknologia berrietara egokituta, aurrera eramateko. Bestalde ezin dugu ukatu mahai gainean dagoela gaur egungo gizartean, energia hau sortzeko erabiltzen diren baliabideen inguruko eztabaida, honek ingurumenean sortzen duen eraginagatik; CO2 isurketak, aldaketa klimatikoa, baliabide naturalen agortzea, etb..

Ekologikoan ekoizten duten baserritarren kezka nagusietako bat energiaren kostua eta honen jatorria da, ez bakarrik  esnea ekoizten dutenentzat, energia behar gehien izanik, trasformatzearen bidea izan delako iraupenerako aukera, baizik eta balibide naturalak optimizatzea, eta energian baita ere, ekoizpen ekologikoaren lehentasunetako bat delako, ereduan sakontzen jarraitu ahal izateko.

Testu inguru honetan, eta baserritarren kezka hauei erantzuteko asmoz,  Lurgintzan (Gipuzkoako nekazal eta abeltzantza kudeaketarako kooperatiba) eta Biolurren (Gipuzkoako nekazaritza eta abeltzantza ekologikoaren elkartea), energiaren inguruko diagnosia eta hobekuntzak landuko dituen proiektu piloto bat martxan jartzeko aukera planteatu genuen bi erakundeok dugun hitzarmenaren baitan.

Azterketa honetan, Nafarkoop-en (energia berriztagarrien sorkuntzarako kooperatiba) bitartez, Goiener taldearen ezagutza eta experientziarekin kontatuko dugu baserri bakoitzean egingo den lan teknikorako. Etxe bakoitzean auditoriak egingo dira, energia kostua murrizteko eta efizientzian hobetzeko helburuarekin, baina baita ere baliabide propioekin energia sortzeko aukerak dauden aztertu da, beti ere autonomian sakontzeko asmoz.

Esperientzia hau, ardi eta behi esnea transformatzen dabiltzan Gipuzkoako 5 baserri ekologikotan burutuko den arren, Euskal Herriko beste baserri batzuetzat balio izateko intentzioa du. Azterlanak, hainbat datu ekonomikoz jabetzeko balioko digu, besteak beste energia berriztagarriak sortzeko beharrezko inbertsioak zeintzuk diren ezagutzeko baina baita ere hauek erabilitz lortuko genukeen autosufizientzia ekonomikoaz jabetzeko ere.

Hala ere ez da diagnosi ekonomiko soil bat izango. Martxan jarriko dugun ezaugarri honetako prozesu batek, proiektuan eta sektorean,  dimentsio ekologiko, politiko eta sozialean duen eragina kolektiboki ezagutu eta baloratu nahi dugu. Honetarako, tokiko elikadura sistemen eremuan ikertzailea den UPV/EHUko Mirene Begiristainen laguntza izango dugu.

Azkenik esan, elkarlanaren ondorioz sortutako proiektu bat izan dela, eta aipatutako agente ezberdinen partehartzeaz gain, LANDAOLA (Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioa) eta ENEEK (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) erakundeen dirulaguntzari esker burutuko dela.    

argazki.jpg


 

 

 
logoa_emensaspi.jpg