Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

Lurgintza Nekazal Koop.
Energia sortzen proiektua martxan da! PDF Inprimatu E-posta

14.01.2019

Gipuzkoako abeltzaintza ekologikoan baliabide propioekin energia sortzeko eta autonomian sakontzeko diagnostikoa 

Urtarrilaren 10ean , energia sortzen proiektuarekin, eta aurreikusi bezala Nafarrora joan ginen bi esperientzia ezagutzera.

Oskotzen (Nafarroa) dagoen Planet Energy-ren egoitzan egon ginen. Bertan 4 zaldi eta 6 pertsonak sortzen duten hondakin organikoarekin biogasa sortzen duen sistema eraikitzen ari dira eta saretik isolatua dagoen fotovoltaika eta eolika instalakuntza bat izango dute (eolikoa martxan, FVa urtarrilerako)

Ondoren, Lizarragako mikrosarera bisita egin genuen, Sakanako landa garaen agentziak sustatu eta bultzatua, eta estatuan horrelako lehen esperientzia. Ur zirkuito itxi baten bitartez instalazio FV baten soberakin energetikoa gorde eta turbinatu ondoren, herriko argiteri publikoa elikatzen du.

Egun pasa polita izan zen, asko ikasi genuelako bertako esperietzietatik, eta batez ere energia burujabetzan alternatibak badaudela ikusteko aukera paregabea izan zelako.

  

pw11.jpg