Energia sortzen proiektua martxan da! |
![]() |
![]() |
![]() |
14.01.2019 Gipuzkoako abeltzaintza ekologikoan baliabide propioekin energia sortzeko eta autonomian sakontzeko diagnostikoa Urtarrilaren 10ean , energia sortzen proiektuarekin, eta aurreikusi bezala Nafarrora joan ginen bi esperientzia ezagutzera.
Oskotzen (Nafarroa) dagoen Planet
Energy-ren egoitzan egon ginen. Bertan 4 zaldi eta 6 pertsonak sortzen duten
hondakin organikoarekin biogasa sortzen duen sistema eraikitzen ari dira eta
saretik isolatua dagoen fotovoltaika eta eolika instalakuntza bat izango dute
(eolikoa martxan, FVa urtarrilerako)
Ondoren, Lizarragako mikrosarera bisita
egin genuen, Sakanako landa garaen agentziak sustatu eta bultzatua, eta
estatuan horrelako lehen esperientzia. Ur zirkuito itxi baten bitartez
instalazio FV baten soberakin energetikoa gorde eta turbinatu ondoren, herriko
argiteri publikoa elikatzen du.
Egun pasa polita izan zen, asko ikasi genuelako bertako
esperietzietatik, eta batez ere energia burujabetzan alternatibak badaudela
ikusteko aukera paregabea izan zelako.
![]() |