Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

Lurgintza Nekazal Koop.
Biolurgintza II. Edizioa PDF Inprimatu E-posta

(2019.11.12)

Kaixo Lagunak!

Sektorean instalatzeko asmoa duzuen guztiok, eta GAZTENEK programaren baitan zaudetenak, enpresa plan bat aurkeztu behar duzue laguntzak eskatu ahal izateko.

Aurreikusten denez, aurten ere urte bukaera aldera aterako da deialdia.

Aurreko urteko esperientzia ikusita, aurten ere, empresa plana lantzeko formazioa eskainiko dugu 4 ostiraletan Biolurrekin elkarlanean. Garrantzitsua da formazio saio hauetan parte hartzea, zuen proiektuak garatzeko orduan kontutan hartu beharreko atalak landuko baitira.

Formazio saio hauek enpresa plana landu behar duzuon guztiontzat izateaz gain, martxan eta tutorizazio fasean zaudetenontzat ere irekiak daude, interesaren arabera egun solteetan etortzeko aukera ere zabalduz. Gainera oso interesantea eta aberasgarria izango da zuen instalazio bizipenetik ekarpenak egite ahal izatea.

Izena emateko: 

  •         Biolurrera deitu (943 76 14 47) edo idatzi E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
  •          Lurgintzara deitu: Maider 627452397 edo idatzi E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.
  •          Bakoitzak bere monitoreari abisatu

   Egitaraua: (esteka)

Saio guztiak 9.30-14:00 izango dira: 

  1.          Azaroak 15, ostirala: EKOIZPEN EKOLOGIKO ATALEN OINARRIZKO PUNTUAK (Komuntzo baserria, Azpeitia)
  2.          Azaroak 22, ostirala: MERKATURATZEKO PROPOSAMEN AGROEKOLOGIKO BAT (Sindikatu zaharra, Azpeitia)
  3.          Azaroak 29, ostirala: ATAL EKONOMIKOA (Sindikatu zaharra, Azpeitia)
  4.          Abenduak 13, ostirala: KRONOGRAMA (Biolur, Bergara) 

 

 1.png  2.png

 
logoa_emensaspi.jpg