Sendotu 2019-2020 Programa |
![]() |
![]() |
![]() |
(2019.12.02) Pasa den ostiralean, hilak 29, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak finantza-laguntzak nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan maileguak bermatzeko eta finantza-kostuak murrizteko (Sendotu 2019-2020 Programa) aginduaren deialdia egin zuen. Agindu honen xedea da laguntza-programa bat ezartzea, nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako pertsona fisiko edo juridiko pribatuei zuzendua, 2019-2020 ekitaldiari begira. Inbertsio-proiektuak finantzatuko dira, Finantzen Euskal Institutuaren eta finantza-erakunde kolaboratzaileen maileguentzako bermeak emanda eta aipatu maileguen interes-tipoetan hobariak emanda, horien finantza-kostua murrizteko. |