Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

Lurgintza Nekazal Koop. arrow Berriak arrow Kontrol biologikoko organismoen eta feromonen erabilera sustatzeko diru-lagutzak 2020
Kontrol biologikoko organismoen eta feromonen erabilera sustatzeko diru-lagutzak 2020 PDF Inprimatu E-posta

(2020.08.28)

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko foru diputatuak 2020ko  landareen izurriteen eta gaixotasunen aurka kontrol biologikoko organismoen eta feromonen erabilera sustatzeko diru laguntzen 2020ko deialdia onartu du 409 LI/2020ko Foru Aginduaren bidez (esteka).

Foru honen oinarri arautzaileak, 2017ko oinarri_arautzaileetan kontsultatu daitezke. 

  Besteak beste, oinarri hauetan honako hau aipatzen da:

3. Diruz lagundu ahal izango dira landaketen babes fitosanitariorako erabilera duten kontrol biologikoko organismoak, kolorezko tranpak eta feromonak, baldin eta bere helburua landaketaren defentsa fitosanitarioa bada. Elementu horiek ondorengo erregistro hauetakoren batean inskribatuta egon beharko dira:

— Babes fitosanitarioko baliabide batzuen erregistroa, 2014ko azaroaren 14ko 951/2014 Errege Dekretuak arautua.

— Produktu Fitosanitarioen Erregistro Ofiziala.

— Erostean salbuespenezko baimena duten produktuak, 1107/2009 Erregelamenduaren 53. artikuluaren arabera. Diruz lagunduko dira produktu fitosanitarioak biltegira tzeko armairuak, betiere 2012ko irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 40. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Ez da diruz lagunduko aipatutako babes fitosanitariorako produktuak erostean sortutako BEZa, ezta produktu horiek erostean sortutako zergak edo tasak ere.

4. Subentziona daitekeen gutxieneko gastua 300 euro da.  

Eskaerak aurkezteko epea eta tokia

Eskaerak, organo eskudunak onartutako ereduaren arabera, ustiategiari dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan aurkeztu beharko dira Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN deialdia argitaratzen den egunetik (abuztuak 27) 15 laneguneko epean. Aurkezteko epea larunbata, igandea edo egun baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunera pasatuko da

 

 
logoa_emensaspi.jpg