Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

LIFE GREEN SHEEP PDF Inprimatu E-posta

LIFE GREEN SHEEP

Europako ardi aziendaren karbono aztarna murrizteko erakustaldi eta barreiatze ekintzak 

Lurgintzak, Europako beste 5 herrialdeetako 20 elkarte baino gehiagorekin batera, Life Green Sheep proiektuan lanean ari da. 

Justifikazioa 

Ardi eta ahuntz aziendak berotegi efektuko gasen (BEG) isurpenetan laguntzen du (metanoa, oxido nitrosoa, karbono dioxidoa), eta, hainbat iturriren arabera, berotegi efektuko gasen isurpen globalen %7,4 inguru dira (FAO, 2017). Hala ere, garrantzitsua da aipatzea hausnarkarietatik datorren metanoak atmosferan duen portaera ez dela erregai fosilak erretzetik datorren CO2a bezain erabakigarria klima aldaketari dagokionez. Nolanahi ere, eta gainerako giza jardueretan gertatzen den bezala, beharrezkoa da abeltzaintza sektorean BEGen isurketak murrizten eta karbonoa finkatzen laguntzen duten praktiken erabilera orokortzea.

Orain arte egindako kalkuluen arabera, ardi haragiaren eta esnearen ekoizpenaren karbono aztarna produktuaren kg bakoitzeko behi aziendarenaren bikoitza baino gehiago da (Battalla et al., 2015).

Horrez gain, ardi aziendak klima erregulatzen lagundu dezake, karbonoa larreetako lurzoruan biltegiratuz, neurri handi batean horren maneiua artzaintzan oinarritzen baita. Rol horiek garrantzi handia ematen diote ardi aziendari klima aldaketaren aurkako borrokan, suteen prebentzioan eta eremu behartsuetan giza jarduera mantentzean.

LIFE GREEN SHEEP proiektuak ardien karbono isurpen gutxiko hazkuntza sistemak eta artaldeen jasangarritasuna hobetzen lagunduko duten praktikak sustatu nahi ditu. Klima aldaketaren eta abeltzaintza jardueraren arteko interakzioak hobetu nahi dira, eta lurralde garapen orekatuagoa lortzen lagundu. Horretarako, ekintza plan espezifikoak garatuko dira parte hartzen duten herrialdeetako artalde kopuru handi batean (Errumania, Espainia, Frantzia, Irlanda eta Italia), helburu zehatza ardi haragi eta esnearen ekoizpenaren karbono aztarna %12 murriztea izanik, eta, aldi berean, artaldeen jasangarritasuna hobetzea, ikuspegi sozial, ekonomiko eta ingurumenekotik.

  

logo_life_green_sheep_hd.jpg  logo_life.jpg