Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

Lurgintza Nekazal Koop. arrow Berriak arrow COVID-19ak sortutako krisiari aurre egiteko diru-laguntzak
COVID-19ak sortutako krisiari aurre egiteko diru-laguntzak PDF Inprimatu E-posta

(2021.08.05)

Ekonomia sustapeneko, turismoko eta landa inguruneko departamentuak. COVID-19ak nekazaritza eta abeltzaintza sektorean sortutako krisiari aurre egiteko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak argitaratu zituen atzo, hilaren 4ean. 

5 azpisektoreei bideratuta daude, eta onuradunek bete beharreko baldintzak zehazten dira:

A) Behi-azienda (haragia, esnea), baldin eta, nekazaritza ogibide nagusia dutenak (ATP), eta 2020ko eskaera bakarrean, esnetarako eta haragitarako behien abeltzainei lotutako laguntza jasotzea onartu zaienak, gutxienez 10 behirako. Esne-behien eme ugaltzaile bakoitzeko, 55 euro. Haragi-behien eme bakoitzeko, 48 euro.

B) Ardi eta ahuntz azienda, baldin eta beren jarduera nagusia nekazaritza (ATP) bada eta 100 ardi ugaltzaile edo gehiago deklaratzen badituzte 2021. urteko nahitaezko aitorpenean (DAO) edo 40 ahuntz ugaltzaile edo gehiago deklaratzen badituzte n 2021. urteko nahitaezko aitorpenean. Ardi bakoitzeko: 7 euro. Ahuntz bakoitzeko: 10 euro.

C) Sagardoaren elaborazioa. Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintza Industrien Erregistroan alta emanda dauden nekazaritza ustiategien titularrak edo titularkideak. Jarduera: sagardoa eta/edo frutetatik hartzitutako beste edari batzuk egitea. 1.500 euroko zenbateko finkoa sagardo egile bakoitzeko, gehi 0,03 euroko osagarria sagardoa egiteko erabiltzen den sagar kg bakoitzeko, Euskal Sagardoa izendapenarekin.

D) Txakolinaren elaborazioa. txakolina egiten dutenak eta Getariako Txakolina jatorri deituran inskribatuta daudenak. 1.500 euroko zenbateko finkoa txakolin egile bakoitzeko, gehi 125 euroko osagarria Getariako Txakolina jatorri-deitura duen txakolina egiteko erabiltzen den mahasti ha bakoitzeko, 2020ko ekoizpen-adierazpenaren arabera [...] (ikus deialdia)

E) Behi azienda suharra: zezen-ikuskizunak egiteko behi azienda suharra duten nekazaritza ustiategien titularrak edo titularkideak, beti ere 2019ko PFEZren aitorpenean, nekazaritzako jardueratik eratorritako diru-sarrerak gehi zezen ikuskizunetatik eratorritakoak beste jarduera batzuetatik eratorritakoak baino handiagoak badira. 50 euro 6 hilabetetik gorako behi aziendako animalia bakoitzeko, ustiategian 2021eko urtarrilaren 1ean erroldaren arabera.

 

Eskaerak nahitaez aurkeztuko dira Internet bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarira sartuz sinadura elektronikoaren (BakQ) edo pasahitz operatiboa erabilita, horretarako eskuragarri dagoen berariazko formularioa erabiliz. 

Informazio gehiagorako:  2021_deialdia

 

 Lurgintza Kooperatiba bidez tramitatu nahi izanez gero, jarri zuen teknikari edo kontulariarekin harremanetan edo deitu 943 81 14 31 telefonora.

 
logoa_emensaspi.jpg