XI. EUSKAL HERRIKO FRISOI TXAPELKETA |
![]() |
![]() |
![]() |
(2021.11.22) Pasa den larunbatean, hilak 20, Tolosan XII. EUSKAL HERRIKO FRISOI TXAPELKETA ospatu zen, Ferialekuan. Txapelketan 7 ustialekuk hartu zuten parte. Gipuzkoatik Ondazarte Gain; Bizkaiatik, Arroyo, Murrieta eta Casa Nueva, eta Nafarroatik Garbiñe, Redin-Barberena eta Planillo. Guztira 60 abelburu izan ziren txapelketan, zortzi ataletan banatuta. ![]() Hainbat sari berezi ere banatu ziren: ustiategirik onenari saria, ABEREKINgo zezenen ala onenari saria, txapelketako errape onenari duen behiari saria eta maneatzaile gazte onenari saria. Azken sari hau bi ataletan banatu zen adinaren arabera. Lehenengo sailean 3-12 urte bitarteko gazteek hartu zuten parte; bigarrenean 13-18 urte bitartekoak. Ordezkaritza zabala izan zen eta ez zioten batere erraza jarri epaileari erabakia. Aurtengoan Pol Collell Sabaté izan zen epailea. CONAFEko epaile izateaz gain familiaren baserriaren kudeaketaz arduratzen da "El Campgran" ustialekuan.Aurretik ere izan da Tolosako txapelketan eta Irungo txapelketan. Berak ere lehiaketa morfologikoetan parte hartu izan du bere animaliekin.
Argazkia: Tolosaldeko ataria Sariak partehartzaile ezberdinen artean banatu ziren. Goizetik hasi zen txapelketa eta eguerdian eman zitzaion bukaera sari banaketekin. Bigen atalean, Ardeoko ARDEO KING ROYAL nabarmendu zen. Behien atalean, berriz, Cascantetik etorritako Planillo baserriko PLANILLO SID izan zen behien txapeldunen txapelduna. Txapelketako behirik zaharrena zen.
Argazki gehiago eta berria ikusteko:
https://ataria.eus/tolosa/1637418630376-xii-euskal-herriko-frisoi-txapelketa https://www.28kanala.eus/saioak-28-kanala/75-herriak/tolosa/10599-xii-euskal-herriko-frisoi-txapelketa-ospatu-dute-feria-lekuan EMAITZAK:
BIGAK
LEHENENGO ATALA: 12 HILABETE BEHERAKO TXAHALAK
BIGARREN ATALA: 12 HILABETETIK 16 HLABETE BITARTEKOAK
HIRUGARREN ATALA: 16 HILABETETIK 20 HILABETE BITARTEKOAK
LAUGARREN ATALA: 16 HILABETETIK 20 HILABETE BITARTEKOAK
BIGEN TXAPELDUNEN TXAPELDUNA ETA ERRESERBA
TXAPELDUNEN TXAPELDUNA ES081520535912 ARDEO KING ROYAL ARDEO
ERRESERBA ES091530548479 ONDAZARTE-GAIN SIDEKICK ONDAZARTE
BEHIAK:
BOSTGARREN ATALA: ESNETAN DAUDEN 36 HILABETETIK BEHERAKO BEHIAK
SEIGARREN ATALA: ESNETAN DAUDEN 3 ETA 4 URTE ARTEKO BEHIAK
ZAZPIGARREN ATALA: ESNETAN DAUDEN 4 ETA 5 URTE ARTEKO BEHIAK
ZORTZIGARREN ATALA: ESNETAN DAUDEN 5 URTETIK GORAKO BEHIAK
BEHIEN TXAPELDUNEN TXAPELDUNA ETA ERRESERBA
TXAPELDUNEN TXAPELDUNA ES051402760176 PLANILLO SIDEKICK PLANILLO
ERRESERBA ES091530548479 ONDAZARTE-GAIN SIDEKICK ONDAZARTE
SARI BEREZIAK:
|