Plan Estrategikoaren (PEPAC) proposamena |
![]() |
![]() |
![]() |
(2022.07.27) Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak joan den asteartean argitaratu zuen NPBren Plan Estrategikoaren (PEPAC) proposamena, 2023ko urtarriletik 2027ra aplikatuko dena. Luis Planas ministroak prentsaurreko batean iragarri zuenez, bere administrazioko teknikariek eta Europako erakundeak adostutako bertsioa da. Oraindik Europako Batzordeak proposamenari onarpen ofiziala ematea falta da, eta irailean gertatzea espero da. Arau-esparrua ixtearekin batera, Ministerioak errentarako oinarrizko laguntzari, indartutako baldintzazkotasunari eta NPB berriaren zuzeneko ordainketei eta eskaera bakarrari buruzko Errege Dekretuen kontsulta publikorako prozedura hasi du. Guztira, hiru erregulazio-proposamen, eta horiei alegazioak bidal dakizkieke abuztuaren 5era arte (lehenengo bietan) eta abuztuaren 11ra arte (azkenekoan).
https://www.mapa.gob.es/es/pac/participacion-publica/
|