Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

2020: autokontsumo elektrikorako energia berriztagarrien instalazioen inbertsioak egiteko oinarriak

(2019.02.30)

Urtarrilaren 29an Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak 2020rako autokontsumo elektrikorako energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak sustatzeko dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak onartu zituen ebazpen honen bidez.

Ebazpenaren 2. puntuan zehazten dira onuradunak. 

Eskabidea aurkezteko epea Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian («EHAA») oinarri hauek argitaratzen diren egunaren biharamuneko 08:00etan hasiko da  laguntza-programa honen kontura, eta laguntza programari esleitutako diru-saila agortzen denean amaituko da. Nolanahi ere, aipatutako aurrekontua agortu zein ez agortu, 2020ko urriaren 31n izango da azken eguna dirulaguntza eskabideak aurkezteko. 

4. puntuan berriz lagunduko diren jarduerak zehazten dira eta 8.puntutik aurrera, aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkezten da.

 
2020ko nekazaritzako produktu eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak

(2019.02.30)

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailak, 2020ko nekazaritzako produktu eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak arautzen dituen agindua argitaratu zuen. Aginduaren_esteka.

 

Nekazariek kalitate-araubidean parte hartzeko laguntzen onuradunak, Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratutako ustiategien titularrak izan ahalko dira, baldin eta kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzen badute edota Ekoizpen Ekologiko Ziurtatuaren kalitate-araubideko produkzio-bideak lehendabizi hartzen badituzte deialdi honetan ezarritako epearen azken egunera bitartean. Ondorioz, ezin izango dira onuradun izan kalitate-araubide hautagarrietan dagoeneko inskribatuta daudenak edo beraietan parte hartu dutenak, Ekoizpen Ekologiko Ziurtatuaren kasuan izan ezik.

 
Sagardorako sagarrondoak landatu, hobetu eta garatzeko laguntzak 2020

(2019.01.29)

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak onartuta, sagardorako sagarrondoak landatu, hobetu eta garatzeko diru-laguntzen 2020ko deialdia onartu zen urtarrilak 22an. Deialdiari dagokion esteka (hemen).  

sagardoetxea_manzano-1080x675.jpg 
 Iturria: Sagardoaren lurraldea
 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 13 - 16 Guztira: 97