(2019.12.30)
2018. urtean egindako elkarte bakoitzeko memoriak atxikitzen dira:
|
|
Inbertsioak egiteko laguntzak eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak 2020 |
(2019.12.13)
Gaur argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Horregatik, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa
Inguruneko Departamentuak onartuta, 53/2019 Foru Dekretua, abenduaren 3koa, aldatzen duena maiatzaren 10eko 9/2016 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategien aldeko laguntzei buruzkoa: nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak (esteka).
Foru Dekretu honekin lotutako deialdiak hurrengoak dira:
- 306 LI/2019 Foru Agindua, abenduaren 3koa, ustiategi txikiak garatzeko dirulaguntzen 2020ko deialdia onartzekoa. (esteka)
- Nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen 2020ko deialdia. (esteka)
- Nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzen 2020ko deialdia. (esteka)
Hauez gain, mindak tratatzeko oinarri arautzaileak eta dirulaguntzen 2020ko deialdia onartzeko Foru Agindua ere argitaratu dira.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko abeltzaintzako ustialekuetan sortutako mindak tratatzeko, arazteko eta banatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak. (esteka)
- 307 LI/2019 Foru Agindua, abenduaren 3koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko abeltzaintzako ustialekuetan sortutako mindak tratatzeko, arazteko eta banatzeko dirulaguntzen 2020ko deialdia onartzekoa. (esteka)
|
|
(2019.12.06)
Atzo, abenduaren 5ean, goizeko 12:30tan, Urola Kostako Udal Elkartearen
egoitzan, VI.Urkome Sariak banatu ziren. Aurkeztutako 13 proiektutatik sei izan ziren saridunak.
Epaimahaiak euskararen eta emakumeen presentzia nabarmendu zituen bereziki. Aurten eman dute lehen aldiz Landa Eremuko Emakumeen Ekintzailetza saria. Sariketaren antolatzaileek aurkeztutako proiektuen "maila handia" nabarmendu zuten. Saria jaso duen proiektu bakoitzaren egileek 2.000 euro eskuratu dituzte.
|
|
Partehartzaile eta saridun guztiak. Iturria: Uztarria.com |
|
Sariak eta irabazleak hurrengoak izan dira (esteka):
1ºNekazaritza jardueraren sustapena atalean: ADN-A LORTZEKO LAGINAK HARTZEKO TST SISTEMA. GILE GIPUZKOAKO LIMUSIN ELKARTEA.
2ºLanda eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena (aurtengoan 2 sari exaequo
eman dira):
-ESNEGAIN EDO/ETA GURINA. EZAMA ENEA ELKARTE ZIBILA.
-ARDI ESNEA ERALDATZEN. SAKONA ETXALDEA ELKARTE ZIBILA.
4º atalean, Landa eremuko balio-aniztasuna agerian jarri: EZKURRA BASOTIK AHORA. LEIRE ALBISU.
Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkarteak amankomunean ematen
dutena: JAKI-SASKI. AINARA GARCIA/ EKAITZ ARRESE / JULEN FERNANDEZ.
Landa eremuko emakume ekintzailea. ERLAUNTZETAKO AIREA. VALENTINA ELOVIKOVA.
|
|
|
|
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>
|
Emaitzak 17 - 20 Guztira: 98 |