Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

VI Urkome sariak

(2019.12.06)

Atzo, abenduaren 5ean, goizeko 12:30tan, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan, VI.Urkome Sariak banatu ziren. Aurkeztutako 13 proiektutatik sei izan ziren saridunak. 

Epaimahaiak euskararen eta emakumeen presentzia nabarmendu zituen bereziki. Aurten eman dute lehen aldiz Landa Eremuko Emakumeen Ekintzailetza saria. Sariketaren antolatzaileek aurkeztutako proiektuen "maila handia" nabarmendu zuten. Saria jaso duen proiektu bakoitzaren egileek 2.000 euro eskuratu dituzte.

captura_de_pantalla_2019-12-05_a_las_17.25.22_content.png   
 Partehartzaile eta saridun guztiak. Iturria: Uztarria.com  

 Sariak eta irabazleak hurrengoak izan dira (esteka):

1ºNekazaritza jardueraren sustapena atalean: ADN-A LORTZEKO LAGINAK HARTZEKO TST SISTEMA. GILE GIPUZKOAKO LIMUSIN ELKARTEA.

2ºLanda eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena (aurtengoan 2 sari exaequo eman dira):

-ESNEGAIN EDO/ETA GURINA. EZAMA ENEA ELKARTE ZIBILA.

-ARDI ESNEA ERALDATZEN.  SAKONA ETXALDEA ELKARTE ZIBILA.

4º atalean, Landa eremuko balio-aniztasuna agerian jarri:  EZKURRA BASOTIK AHORA. LEIRE ALBISU.

Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkarteak amankomunean ematen dutena:  JAKI-SASKI. AINARA GARCIA/ EKAITZ ARRESE / JULEN FERNANDEZ.

Landa eremuko emakume ekintzailea. ERLAUNTZETAKO AIREA. VALENTINA ELOVIKOVA. 

 

 
Baserria aterpe bihurtu denekoa

(2019.12.04)

Lander Muñagorri Garmendiak Berriako Bizigiro atalean idatzitakoa. Azpeitiko Sakona baserrian ostatu eman zieten Gineako hiru errefuxiaturi duela urte bete. Horren truke, eguneroko lanetan laguntzen diete. Ez galdu beraien istorioa.

1368bf34de.jpg

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Barry, Diassy, Diallo, Etxeberria eta Igarataundi. Jagoba Manterola / Foku. Iturria: Berria.

 
XVIII. BIZKAIKO FRISOI TXAPELKETA

(2019.12.03)

Pasa den larunbatean, hilak 1, XVIII. BIZKAIKO FRISOI ARRAZAKO TXAPELKETA ospatu zen Gordexolan. 

  Txapelketan s ustialekuk hartu zuten parte. Bost bizkaitarrak ziren: El Arroyo, CAsa NUeva, Murrieta, Ardeo eta Poyu. Baina ordezkaritza gipuzkoarra ere izan zen, Igeldoko Ondazarte Gain. Guztira 53 abelburu izan ziren txapelketan, zazpi ataletan banatuta.

Txapelketako irabazle nagusia Casa Nueva izan zen, 3 sari nagusiak eraman baitzituen. 

Tolosan bezalaxe, CASA NUEVA DOORMAN ALICIA nabarmendu zen bigen atalean. Behien atalean CASA NUEVA CHELIOS JANA izan zen behien txapeldunen txapelduna eta ustialeku onenari saria ere irabazi zuten.

  Ondazarte ez zen esku hutsik itzuli: esnetan dauden 4 urtetik gorako behien sekzioan bigarren saria irabazi zuten ONDAZARTE SID TXIMISTARRIrekin.

captura.jpg   

 

 

 

 

 

Jana, Alicia eta parte hartzaileak.



 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 21 - 24 Guztira: 100
logoa_emensaspi.jpg