Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

Sendotu 2019-2020 Programa

(2019.12.02)

Pasa den ostiralean, hilak 29, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak finantza-laguntzak nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapeneko sektoreetan maileguak bermatzeko eta finantza-kostuak murrizteko (Sendotu 2019-2020 Programaaginduaren deialdia egin zuen.

Agindu honen xedea da laguntza-programa bat ezartzea, nekazaritza, arrantza, elikagai eta landa-garapenaren sektoreetako pertsona fisiko edo juridiko pribatuei zuzendua, 2019-2020 ekitaldiari begira. Inbertsio-proiektuak finantzatuko dira, Finantzen Euskal Institutuaren eta finantza-erakunde kolaboratzaileen maileguentzako bermeak emanda eta aipatu maileguen interes-tipoetan hobariak emanda, horien finantza-kostua murrizteko.

 
XI. EUSKAL HERRIKO FRISOI TXAPELKETA

(2019.11.18)

Pasa den larunbatean, hilak 16, Tolosan XI. EUSKAL HERRIKO FRISOI TXAPELKETA ospatu zen, Ferialekuan. Eguraldiak lagundu ez zuen arren, jende ugari hurbildu zen, bai sektorekoak baita sektore kanpokoak ere. 

Txapelketan 6 ustialekuk hartu zuten parte. Gipuzkoatik Ondazarte Gain; Bizkaiatik, Arroyo, Murrieta eta Casa Nueva, eta Nafarroatik Redin eta Planillo. Guztira 58 abelburu izan ziren txapelketan, zazpi ataletan banatuta. 

Honez gain, eta lehenengo aldiz, maneatzaile gazte onenei sariak eman zitzaizkien, bi ataletan banatuta. Lehenengo sailean 3-12 urte bitarteko 10 gaztek hartu zuten parte: Ondazarte Gain (2), Planillo (2), Casa Nueva (2), El Arroyo (1) eta Redin-Barberena (3) ustialekutako gaztetxoak izan ziren hain zuzen ere. 13-18 urte bitartekoak, berriz, 4 izan ziren, Lastaola, Xabordegi (2) eta Oiamarretik etorriak. Ordezkaritza zabala izan zen eta ez zioten batere erraza jarri epaileari erabakia. 

Aurtengoan Gabriel Blanco CONAFEko epailea izan da epailetzaren arduraduna. 

Bigen atalean, Casa Nuevako CASA NUEVA DOORMAN ALICIA nabarmendu zen.

Behien atalean Cascantetik etorritako Planillo baserriko PLANILLO LAUTHORITY LEIRE  izan zen behien txapeldunen txapelduna.

BEHIEN TXAPELDUNEN TXAPELDUNA     

    BIGEN TXAPELDUNEN TXAPELDUNA 

behi_onena.jpg

         PLANILLO LAUTHORITY LEIRE

biga_onena.jpg

                  CASA NUEVA DOORMAN ALICIA     


Sektoreak etorkizuna duela ikusi zen txapelketan. Hemen partehartzaile batzuk:

MANEATZAILE INFANTILAK

MANEATZAILE GAZTE ONENA

infantilak.jpg

Elsa Planillo irabazlea bigarekin

maneatzaile_gaztea.jpg

 Joxean Etxeberria (Lastaola) 


Argazki gehiago eta berria ikusteko: http://www.revistafrisona.com/Noticia/planillo-lauthority-leire-vaca-campeona-de-euskal-herria-2019


EMAITZAK: 

LEHENENGO ATALA

1GO

ES081530496206

ONDAZARTE SIDEKICK IXIL

ONDAZARTE 

12 HILABETE BEHERAKO TXAHALAK

2.A

ES031520521808

MURRIETA KING DOC GAVINIA

MURRIETA 

BIGARREN ATALA

1GO

ES001402918528

PLANILLO EMILIO ARANA

PLANILLO 

12 HILABETETIK 18 HLABETE BITARTEKOAK

2.A

ES061402996359

REDIN-BARBERENA DEMAN DESSYRE

REDIN

HIRUGARREN ATALA

1GO

ES041520496987

CASA NUEVA DOORMAN ALICIA

CASA NUEVA 

18 HILABETETIK 30 HILABETE BITARTEKOAK

2.A

ES031402918510

PLANILLO KINGBOY ESTITXU

PLANILLO 

LAUGARREN ATALA

1GO

ES000604685963

EL ARROYO BEEMER MELISA

EL ARROYO 

ESNETAN DAUDEN 36 HILABETE BEHERAKO BEHIAK

2.A

ES011402875176

PLANILLO DEFIANT TALUCHA

PLANILLO 

BOSTGARREN ATALA

1GO

ES061520473517

MURRIETA MERIDIAN TRENZA

MURRIETA 

ESNETAN DAUDEN 3 URTETIK 4 URTE BITARTEKOAK

2.A

ES031520459683

MURRIETA GOLD CHIP KIMBA

MURRIETA

SEIGARREN ATALA

1GO

ES011402806295

PLANILLO BUXTON OLATZ

PLANILLO 

ESNETAN DAUDEN  4 URTETIK 5 URTE BITARTEKOAK

2.A

ES041520445019

CASA NUEVA LAUTHORITY DULCE

CASA NUEVA 

ZAZPIGARREN ATALA

1GO

ES001402617224

PLANILLO LAUTHORITY LEIRE

PLANILLO 

ESNETAN DAUDEN 5 URTETIK GORAKOAK

2.A

ES091402617143

PLANILLO WINDBROOK MONEY

PLANILLO

ABEREKINGO ZEZENEN ALABA ONENA

ES081520494338

CASA NUEVA DOUGLAS ELISA

CASA NUEVA

TXAPELKETAKO ERRAPE HOBERENA DUEN BEHIA

ES091402617143

PLANILLO WINDBROOK MONEY

PLANILLO 

MANEIATZAILE ONENA  ( GAZTEI ZUZENDUTA)

INFANTILA

ELSA PLANILLO (12 URTE)

PLANILLO HOLSTEIN

JUNIORRA

JOXEAN ETXEBERRIA ( 14 URTE)

LASTAOLA

BIGEN TXAPELDUNEN TXAPELDUNA

ES041520496987

CASA NUEVA DOORMAN ALICIA

CASA NUEVA 

BIGEN TXAPELDUNEN TXAPELDUNA ERRESERBA

ES001402918528

PLANILLO EMILIO ARANA

PLANILLO 

SARI NAGUSIA : BEHIEN TXAPELDUNEN TXAPELDUNA

ES001402617224

PLANILLO LAUTHORITY LEIRE

PLANILLO

BEHIEN TXAPELDUNA ERRESERBA

 

ES000604685963

EL ARROYO BEEMER MELISA

EL ARROYO

USTIATEGI ONENA

PLANILLO

 

  

 
Biolurgintza II. Edizioa

(2019.11.12)

Kaixo Lagunak!

Sektorean instalatzeko asmoa duzuen guztiok, eta GAZTENEK programaren baitan zaudetenak, enpresa plan bat aurkeztu behar duzue laguntzak eskatu ahal izateko.

Aurreikusten denez, aurten ere urte bukaera aldera aterako da deialdia.

Aurreko urteko esperientzia ikusita, aurten ere, empresa plana lantzeko formazioa eskainiko dugu 4 ostiraletan Biolurrekin elkarlanean. Garrantzitsua da formazio saio hauetan parte hartzea, zuen proiektuak garatzeko orduan kontutan hartu beharreko atalak landuko baitira.

Formazio saio hauek enpresa plana landu behar duzuon guztiontzat izateaz gain, martxan eta tutorizazio fasean zaudetenontzat ere irekiak daude, interesaren arabera egun solteetan etortzeko aukera ere zabalduz. Gainera oso interesantea eta aberasgarria izango da zuen instalazio bizipenetik ekarpenak egite ahal izatea.

Izena emateko: 

  •         Biolurrera deitu (943 76 14 47) edo idatzi Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesitas tener Javascript activado para poder verla
  •          Lurgintzara deitu: Maider 627452397 edo idatzi Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesitas tener Javascript activado para poder verla
  •          Bakoitzak bere monitoreari abisatu

   Egitaraua: (esteka)

Saio guztiak 9.30-14:00 izango dira: 

  1.          Azaroak 15, ostirala: EKOIZPEN EKOLOGIKO ATALEN OINARRIZKO PUNTUAK (Komuntzo baserria, Azpeitia)
  2.          Azaroak 22, ostirala: MERKATURATZEKO PROPOSAMEN AGROEKOLOGIKO BAT (Sindikatu zaharra, Azpeitia)
  3.          Azaroak 29, ostirala: ATAL EKONOMIKOA (Sindikatu zaharra, Azpeitia)
  4.          Abenduak 13, ostirala: KRONOGRAMA (Biolur, Bergara) 

 

 1.png  2.png

 
<< Inicio < Anterior 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Siguiente > Final >>

Resultados 21 - 24 de 97