Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

NEKAZARITZA SEKTORERA HURBILTZEKO BEKAK

(2016.10.17)

Nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko bekak eskatzeko epea zabalik da

HAZIk 120.000€ bideratuko ditu nekazaritza sektorera eta nekazaritzako elikagaien enpresetara hurbiltzeko beketara. Beka hauek

1/ nekazari gazteei,

2/ Gaztenek 2020 prozeduran inskribatuta dauden pertsonei

3/ eta lehen sektorean hasten diren 41 urtetik gorako pertsonei zuzenduta daude. Helburua nekazaritza sektorea eta sektorearen balio kateko enpresak ezagutzea eta bertara hurbiltzen laguntzea eta ezagutzea da.

Laguntza hau jasotzen duten pertsonek 3 eta 6 hilabete bitarteko tartean nekazaritzaren edo nekazaritzako elikagaien alorreko jardueren bitartez ekintzaile izateko sektoreak eskaintzen dituen aukerak eta sektorearen kudeaketan, funtzionamenduan eta errealitatearen gaineko trebakuntza jasotzeko aukera izango dute. Denboraldi horrean zehar, 700€ arte jaso ditzakete.

Eskaera aurkezteko epea 2016ko urriaren 29an amaituko da.

Informazio gehiago E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. edo eta www.hazi.eus

 
OREKA BIOELKARTEAK ANTOLATUTA

(2016.10.10)

Jarraian duzue Oreka Bioelkarteak antolatutako bi ikastaro eta hitzaldi baten berri. Ikastaroak Ogia egitearen (urriak 22an) inguruan eta sukaldaritzakoak (Azaroak 10,17,24 ean) dira besteak beste.

HItzaldia berriz Azaroaren 4an izango da (¿Estamos ante una sociedad enferma? ¿Qué podemos hacer?) Ricardo Arriola mediku homeopata eta akupuntorearen eskutik eta Silvana Huegun dietista-nutrizionista.

ikastaroa_-_sukaldaritza_-_silvana

ogia_egiteko_ikastaroa

ricardo_arriolan_hitzaldia

 

ANIMATU INTERESGARRIAK DIRA OSO!

 
USTIALEKU TXAPELKETAKO IRABAZLEAK

(2016.08.16)

gipuzkoako_irabazleak_2_640x299.jpgArgazkian, Gipuzkoako irabazleak agertzen dira.

Hementxe dituzue ustialekuko txapelketako irabazleak. ZORIONAK DENEI!!!!    ustialeku_txapelketa_2016

 

 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 25 - 28 Guztira: 58

Argazki Galeria

logocabecerakutxa.gif