Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

ANIMALIEN ONGIZATEA GARRAIOAN

(2015.10.05)

ELIKAk, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Euskadiko sektoreko eragileekin lankidetzan, Europako legediak animaliak garraiatzerakoan ezartzen dituen ongizateari buruzko betekizunen inguruko informazioarekin material grafikoa sortu du.

 
ORDIZIKO XVIII. PIRENAIKA ARRAZAKO TXAPELKETA

(2015.09.24)

Aurtengoan ere Pirenaika Arrazako XVIII. Txapelketa ospatu zen irailaren 9an Ordizian.

Txapelketan 7 ustialekuk hartu zuten parte: Abaltzisketako Zubeldi Erdi, Zestoako Zokolo Berri, Idiazabalgo Urbizu Berri, Zaldibiako IZar, Oñatiko Dolaetxe, Azpeitiako Garagartza-Gain eta Arrasateko Urkimendik. Guztira 44 buru, 7 ataletan banatuta. Erakusketan 3 idiskok hartu zuten parte.

Nafarroako Patxi Ugalde eta Arabako Juan Cruz Apodakak epailetzarem arduradunak izan ziren. Urtero bezala txapelketako maila altua izan zen, animaliak oso ondo aurkeztuta zeudelarik.

Sarien artean, ABEREKINeko saria Idiazabalgo Urbizu Berrik eraman zuen eta HE.B.E.ko saria, hau da, Elkarteak buru politena duen behiari ematen diona, Zaldibiako Izar baserriak eraman zuen.

Txapelketako ospakizunarekin batera HE.B.E.k bere kamiseta berria aurkeztu zuen, orduz gerozti salgai dagoena.

Pirenaika arrazako haragia dastatzeko aukera egon zen ere Ordizian. Txapelketako plazaren ondoan kokatu zen karpan, Labeleko beste produktuekin batera, pirenaika arrazako pintxoak saldu ziren.

hebe_logo_berria.jpg
 
20150909_104008.jpg  20140910_110152_resized.jpg   img-20150914-wa0007.jpg  

 

20150909_104027.jpg   20150909_101113.jpg  20150909_133044.jpg
 
 
ESNETARAKO BEHIEN USTIATEGIETAN ABEREEN ONGIZATEA HOBETZEKO 2015EKO LAGUNTZAK

karatula.jpg (2015.09.07)

2015 ekitaldirako esne behien ustiategietako animalien_ongizatea hobetzea helburu duten dirulaguntzen eskaera egiteko epea zabaldu da irailaren 21 arte.

Aurreko urtean bezala Lurgintzan egingo dira hasierako tramiteak, gero, eskaera dagokion Nekazal Bulegoan burutuko da.

 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 33 - 36 Guztira: 46

Argazki Galeria

logocabecerakutxa.gif