Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

2018 KUDEAKETA TEKNIKO EKONOMIKOKO TXOSTENA

(2019.06.07)

Urtero bezela Lurgintzak kudeaketa tekniko ekonomikoko 2018ko datuen txostena aurkeztu du.




hb_opt.png eb_opt_opt.pngardiak_opt_opt.png
 
Lehen sektoreko auto-hornikuntza posible dela erakusten duen “Energia sortzen” proiektua aurkeztu da

07.05.2019

  • Gipuzkoako abelazkuntza ekologikoan baliabide propioekin energia sortzea aztertzeko diagnostikoa da Energia Sortzen proiektua.
  • Lurgintza, abeltzain ekologikoen taldea eta Biolur Gipuzkoa izan dira proiektua garatu dutenak. Goiener (Nafarkoop-en bidez) eta EHUko Mirene Begiristain ikertzailearen laguntzarekin.

  • Energia-kontsumoa murriztea helburu duen energia-auditoretza bat egin dute alde batetik eta, bestetik, energia-iturri berriztagarrien bitartez, eta baliabide propioak erabilita, burujabetzaren aldeko energia sortzeko proposamena.

  • LANDAOLA (Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioa) eta ENEEK-en (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) finantzazioari esker garatutako proiektua da
 
infografia.jpg

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  Gipuzkoako abeltzain ekologiko eragile batzuek, beraien beharretatik abiatuta, Lurgintza, Biolur, Goiener eta EHUren laguntzarekin, beraien baserrietan auto-horniketarako aukerak badaudela erakusteko diagnostikoa aurkeztu da ENEEKek Amorebietan duen egoitzan.

Azterketaren sustatzaile nagusiak Lurgintza Nekazal Kooperatiba eta Biolur elkartea izan dira, eredu ekologikoan jarduten duten abeltzain aldearen kezka eta beharrei erantzuteko asmoz.

Lan teknikorako Goiener/ Nafarkoop taldea izan dute alboan, energia berriztagarriarekin hornikuntza eta sorkuntzan lanean ari den bertako kooperatiba eta sistematizazio prozesuarako EHU/UPVko Mirene Begiristain ikertzailearen laguntza izan dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landaola egitasmoa eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren finantziazioa izan duen proiektua da “Energia sortzen”.

 

Azterketa honetan, eskualde eta orientazio ezberdinetakoak 5 baserritarrek hartu dute parte; Antzuolako Pikunietako Artzaiak, Eibarko Sosolak, Olaberriko Etxeberri Goikoak, Anoetako Sarobek eta Altzoko Berakoetxeak. Prozesua baserritar hauekin bakarrik  egitearen arrazoia, eskaera beraiengatik izateaz gain, Lurgintza, Biolur eta Goienerreko kide izatearena izan da.

Energiaren kostua eta jatorria dira baserri ekologikoek dituzten kezka garrantzitsuenetakoak. Ez bakarrik esne-ekoizpeneko baserri ekologikoetan eraldaketa planteatu behar izan dutela ekonomikoki bizirauteko, baizik eta natura-baliabideak ahalik eta gehien optimizatzea ere badelako ekoizpen ekologikoaren lehentasunetako bat.

Egoera horren aurrean, Lurgintza Gipuzkoako abeltzaintza-kudeaketako kooperatiban zein Abeltzaintza ekologikoko Biolur elkartean, zentzu horretan egin zitezkeen hobekuntzak baloratzeko eta zenbateko proiektu bat egiteko aukera planteatu zen. Horretarako, Goiener Taldearen esperientzia eta ezagupenak izan dituzte lagun; Nafarkoop energia berriztagarria sortzeko kooperatibaren bitartez, energia-kontsumoa murriztea helburu duen energia-auditoretza bat egin dute eta, bestetik, energia-iturri berriztagarrien bitartez, eta baliabide propioak erabilita, burujabetzaren aldeko energia sortzeko proposamena.

“Energia sortzen” proiektua ez da diagnostiko ekonomiko hutsa, baizik eta jakin eta baloratu nahi izan da nolako inpaktua duen sektorearen eta gure proiektuen dimentsio ekologikoan, sozialean eta politikoan era horretako prozesu bat abian jartzeak. Mirene Begiristainen laguntza izan dute horretarako; tokiko elikadura-sistemen alorreko EHUko ikertzailea da bera.

Diagnostiko hau egin eta gero, inplementazio fasea Euskal Herriko beste baserri batzuetara ere eraman nahi da. Energia-iturri berriztagarriak ahalik eta gehien aprobetxatzeak dakarrenaren datu ekonomikoak eskuratzeko aukera eman digu horrek, beharrezko inbertsioei zein ditugun baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatuta lor dezaketen burujabetza portzentajeari dagokiona.

 

DATUAK

Bost baserrietan bildutako datuekin Nafarkoop-ek antzerako ezaugarriak biltzen dituen baserri baten modelizazioa energetiko bat garatu du.

Urtean 20.000 esne litro jasotzen eta 3 esneki lantzen dituen unitate produktibo batean, urtean 10.000 kWh/urtean kontsumituta 5,2 tn CO2 isurtzen ditu. Ateratako datuen arabera, auto-hornikuntzarako 4 kWp-tako autokontsumorako fotoboltaiken instalazioarekin baserriaren %33 ko autoabastezimendua lortuko zen eta 2.2 tn CO2 urtean eragotziak izango ziren, 242 zuhaitzen baliokide.

AIPUAK:

  “Lehen sektorean auto-hornikuntzarako aukerak badaudela erakusteko prozesua da proiektu hau”. Xabier Loyarte – Goiener/Nafarkoop

  “Proiektuak sektore osoari zabaltzeko izaera du, horretarako sortuko den emaitzen txostena eta dibulgazioarako bideak sortuz.” Maider Zubikarai - Lurgintza

  • “Nahiz eta diagnosi maila batean kokatzen den, ez du soilik energia propioa baserri proiektu pilotu batzuetan izan dezaken autonomia produktiboan sakontzen, baizik eta beste hainbat dimentsioetan zein eragin garrantzitsu izan dezakeen aztertzea izan du helburu, hala nola: dimentsio ekonomikoa, dimentsio ekologikoa, dimentsio soziala eta dimentsio politikoa.” Mirene Begiristain – EHU/UPV

  txostena

 
BIGAK SALGAI

(2019.02.22)

6 BIGA FRISOI SALGAI:

 

  • ES041530475949 2016/12/07an jaioa, 8 hilabete ernai, zezena SEAVER-RED
  • ES041530484042 2016/12/28an jaioa, 8 hilabete ernai, zezena ORION
  • ES071530484125 2017/01/15ean jaioa, 8 hilabete ernai, zezena FORTUNE
  • ES031530484369 2017/02/20an jaioa, 8 hilabete ernai, zezena FORTUNE
  • ES021530484062 2017/01/04an jaioa, 8 hilabete ernai, zezena ARIZONA
  • ES051530484474 2017/03/19an jaioa, 8 hilabete ernai, zezena DALLAS

 Interesatuak deitu ondorengo telefonora:  646182647 (Antonio)

 

 

 

 

 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 33 - 36 Guztira: 100
logoa_emensaspi.jpg