Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

MENDIALDEETAKO ETA MUGA NATURALAK DITUZTEN KONPENTSAZIO ORDAINEN 2017 KO DEIALDIA (ICM)

(2017.03.23)

2017ko Martxoaren 21 eko bileran Diputatuen kontseiluak, honakoa erabaki du, "Gipuzkoako  Lurralde Historikoko Nekazaritza ustiapenen aldeko Landa GArapeneko laguntzei buruzko 2016ko apirilaren 5eko 6/2016 Foru dekretuaren bidez, mendi nekazaritzako zonaldeetan eta muga natural esanguratsuak dituzten zonaldeetan dauden nekazaritza ustiapeneko titularrei zuzendutako kalte ordain orekatzaileen urteko laguntzen araudia onartzea.

Deialdiko aldaketen artean interesgarria da aipatzea honako puntua: "Ustiategiaren titularra pertsona juridiko  bat denean, laguntza handituko da Nekazaritza Ogibide Nagusia (ATP) duten kideen proportzioan, betik ere 2 ATP ustialekuko mugarekin (60 ha gehienez ustialekuko). Azalera lagungarriaren tarteak lehenengo ATP ari aplikatuko zaizkio eta azalera lagungarria 30 ha baino handiagoa denean, bigarren  ATP-ari aplikatuko zaizkio berrio tarte hauek". Hemen  ikus daiteke deiladi osoa,  icm_2017

 
BEHI ESNE SEKTOREARENTZAT DIRULAGUNTZAK

(2017.02.23)

2017ko Otsailaren 10eko Errege Dekretuan,  Behi esne sektorearentzako produkzioa jeistera bideratutako diru laguntzen deialdia argitaratu da. Onuradunak baldintza zehatz batzuk bete beharko ditu, Apirilak 30 arte izango da eskaerak egiteko epea eskualdeko nekazal bulegoetan. Informazio gehiago hemen: boe-a-2017-1370

 

 
USTIATEGI TXIKIAK GARATZEKO DIRU LAGUNTZAK 2017

(2017.01.31)

2017ko urtarrilaren 26eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Ustiategi txikiak garatzeko diru laguntzen deialdia argitaratu zen. Otsailak 17arte izango da eskaerak egiteko epea. Ikusi informazio gehiago hemen: ustialeku_txikiak

 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 5 - 8 Guztira: 53

Argazki Galeria

logocabecerakutxa.gif