Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

IX. EUSKAL HERRIKO FRISOI TXAPELKETA

(2017.11.15)

kartela_frisoi_2017-001_2.jpgAzaroaren 18an, Tolosako Ferialekuan, IX. EUSKAL HERRIKO FRISOI TXAPELKETA ospatuko da.

Txapelketan Euskal Herriko esne behi hoberenak lehiatuko dira.

Goizean zehar etxe komertzialetako stand-ak egongo dira ferialekuan (Lurgintza gestio zentrua, pentsu etxeak, makinaria etxeak, intseminazio zentruak,...)

Ikus 2017 eskuprograma

 

 

 
NEKAGIP APLIKAZIOA. HITZALDI INFORMATIBOAK

(2017.11.07)

GFAko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak NEKAGIP aplikazioaren erabilera azaltzeko hitzaldi informatiboak antolatu ditu, ondorengo egutegiaren arabera:

  • Azaroaren 14an, 10:00tan: Elgoibarko Kultur Etxean.
  • Azaroaren 14an, 12:30tan: Bergarako Irizar Jauregian (Barrenkale 33).
  • Azaroaren 16an, 10:00tan: Ordiziako Barrena Jauregian .
  • Azaroaren 16an, 12:30tanZizurkilen, Fraisoro Nekazaritza Eskolan.
  • Azaroaren 17an, 11:30tan: Oiartzunen, Udaletxeko Areto Nagusian.
  • Azaroaren 20an, 10:00tan: Zarautzen, Udal Elkartearen Egoitzan (Urdaneta bidea 6).
  • Azaroaren 20an, 12:30tan: Azpeitian, Sindikatu Zaharraren lokalean.

 Aurkeztuko den aplikazioak orain arte martxan dagoena ordezkatuko du eta animaliak mugitzeko gidaz gain beste hainbat tramite eta ustialekuko dokumentuen kudeaketa egiteko balioko du.

 
LAN ESKAINTZA, LURGINTZA KOOP. E.

(2017.10.17)

GIPUZKOAKO USTIATEGIETAN ORDEZKAPEN ZERBITZUA EGITEKO LANGILEA BEHAR DA 

Baserrietako lanak egiten, behiak jezten, txahal txikiei esnea ematen, makinaria ezberdinak erabiltzen, behi eta txekorrei jana ematen eta jezteko gelan aritu izanaren esperientzia izatea beharrezkoa izango da.

Antzeko ustiategietan lanean aritu izana baloratuko da.

Euskaraz jakitea eta kotxea izatea nahitaezkoa.

"Currikulm-a" a bidali urriak 28a baino lehen:

                     Lurgintza Koop E - Jose Artetxe kalea, 3   K.P. 20730 (Azpeitia)

                      Esta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesitas tener Javascript activado para poder verla   / 609431265

 
<< Inicio < Anterior 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 Siguiente > Final >>

Resultados 45 - 48 de 100
logoa_emensaspi.jpg