Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

NEKAZARITZA LANETAN EGOKI JARDUTEKO KODEA

Ekainaren 7ko, 112/2011 DEKRETUA argitaratu da. Dekretu honekin nekazaritzako nitrato kutsadura jasateko arriskupeko gunetzat jo EZ diren guneetarako, Nekazaritza lanetan Egoki Jarduteko Kodea onartzen da.

 
TRATAMENDU ETA ONGARRITZE MAKINEN ERREGISTROA

Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuko Landare Alorreko Unitateak informazio kanpaina bat hasi du eta tratamendu eta ongarritze makinak erregistratzeari ekin dio.

Erregistroan inskribatu beharreko makinen artean, berriak zein egun erabiltzen direnak, ondorengoak aurkitzen dira:

  • Tratamendu fitosanitarioetarako arrastaturiko edo esekitako edozein edukiera eta pisuko makinak.
  • Tratamendu fitosanitarioetarako motordun motxila pneumatikoak, bolumen ultra baxukoak eta kliskagailudun eskorga motako hidraulikoak.
  • Ongarriketarako arrastaturiko edo esekitako edozein edukiera eta pisuko makinak.
Gehiago...
 
Lan Arriskuak Prebenitzeko Plana

EAEko Nekazaritza eta Basogintza Sektorean Lan Arriskuak Prebenitzeko Plan Integrala (PPRLSA)

nekapreben logoPlanaren helburu nagusia nekazal lan baldintzak hobetzea eta istripuak, kalte pertsonalak eragin ala ez, eta lanbide gaixotasunak saihestea da. Horretarako prebentzio printzipioa barneratzen duten lan sistemak aplikatu nahi ditu.

Planak 5 arlo estrategiko, jarduera ildo desberdinekin, identifikatzen ditu.

Plan hau nekazaritza eta basogintza jardueretan esku hartzen duten eragileek: elkarte eta erakunde profesionalak, sindikatuak, kudeaketa zentroak, prebentzio zerbitzuak, administrazio publikoa eta pertsona adituak, eginiko lanaren emaitza da.

www.nekapreben.com

 

 
<< Lehena < Aurrekoa 21 22 23 24 25 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 93 - 96 Guztira: 97