1/2010 FORU DEKRETU ARAUA |
1/2010 FORU DEKRETU ARAUA, urtarrilaren 12koa, besteak beste, balio erantsiaren gaineko zerga eta zerga gasoleoaren zerga berezia aldatzen dituena.
-
2010eko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin, xedapen hauek aldatu dira Gipuzkoako zerga araudia Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legera egokitzen duen abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuko hirugarren apartatuan aipatzen den oro harreko konpentsazioa kalkulatzeko:
-
%10 nekazaritza edo baso ustiapenetan lortutako produktu naturalak saltzen direnean eta ustiapen horien zerbitzu osagarriak egiten direnean.
-
%8,5 abeltzaintza edo arrantza ustiapenetan lortutako produktu naturalak saltzen direnean eta ustiapen horien zerbitzu osagarriak egiten direnean.
-
Martxoaren 3ko 20/1998 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legera egokitzen duena, aldatzea. Ondoko xedapenak aldatu dira martxoaren 3ko 20/1998 Foru Dekretuan, Gipuzkoako zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzekoan:
-
-
Itzuli beharreko kuoten zenbatekoa honela kalkulatuko da: Nekazaritzan -barazkigintza, abeltzaintza eta basogintza barne- benetan erabilitako gasolio bolumena, mila litrokotan adierazia, 0,998 koefizientearekin biderkatuko da, eta ateratzen den emaitzari 78,71 euroko tasa aplikatuko zaio 1.000 litro bakoitzeko.
|