II. EUSKAL HERRIKO FRISOI TXAPELKETA

kartela.jpg

 

Lehenengo edizioan bezala, txapelketan Euskal Erkidegoko eta Nafarroako ustialekuek parte hartuko dute eta hobekuntza genetikoaren eta ganaduzaleen eguneroko lanaren bidez lortu diren lorpenak ezagutzera emango dira. Azoka-eremuan sektoreko enpresen stand-ak ere egongo dira beraien produktuen edo/eta zerbitzuen berri ematen. AZAROAREN 6KO EGITARAUA 954.59 Kb.

Ganaduzaleen helburu garrantzitsuena kalitatezko esnea ekoiztea da. Horregatik aurten behi-esnea kontsumitzeak dituen onurei buruz hitzaldi bat antolatu dugu. Hitzaldia azaroaren 9an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Tolosako Kultur Etxean eta hizlaria Sergio Calsamiglia izango da. Hau guztia dela eta, lerro hauen bidez, gurekin Tolosan egotera gonbidatzen zaitugu.