V. EUSKAL HERRIKO FRISOI TXAPELKETA

eh_txapelketa_2013.jpg(2013.11.20)

Aurtengoan ere Euskal Herriko Frisoi Txapelketa antolatu zen Tolosako Ferialekuan.

V. Euskal Herriko Frisoi Txapelketa antolatu dutenak oso balorazio positiboa egiten dute helburuak bete direlakoan. Alde batetik, lehiatutako animaliak genetika handikoak ziren, eta bestetik, esne sektorean lana egiten dugunon topagune bilakatu zen.

Maila handiko animaliak lehiatu ziren eta Nafarroako PLANILLO ustialekuko PLANILLO LOU LIRA behia izan zen behi txapeldunen txapelduna.

Sariak ematen Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria, Gipuzkoako Frisoi Elkarteko Presidentea, Foru Aldundiko  Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko Diputatua eta Nekazaritzako Zuzendaria, Tolosako Alkatea eta Kulturako Zinegotzia eta Aberekineko Kudeatzailea egon ziren. Ikus sari banaketa

Bertan biga bat zozketatu eta bazkari bat antolatu zen babesle, laguntzaile, ganaduzale eta antolatzaileentzako.

 

 2013-iweb.jpg

      2013-iiweb.jpg

 

 

2013-iiiweb.jpg

 

 

 2013-ivweb.jpg