ORDIZIKO XVII. PIRENAIKA ARRAZAKO TXAPELKETA

(2014.09.25)

Aurtengoan ere Pirenaika Arrazako XVII. Txapelketa ospatu zen irailaren 10ean Ordizian.

Txapelketan 9 ustialekuk hartu zuten parte: Urretxuko Zuloaga, Abaltzisketako Zubeldi Erdi, Zestoako Zokolo Berri, Idiazabalgo Urbizu Berri, Zaldibiako IZar, Elgoibarko Otso Txiki, Oñatiko Dolaetxe, Azpeitiako Garagartza-Gain eta Arrasateko Urkimendik. Guztira 52 buru, 7 ataletan banatuta. Erakusketan 2 idiskok hartu zuten parte.

Nafarroako Javier Iñiguez eta Arabako Sergio Elizondok epaile lanak egin zituzten. Urtero bezala txapelketako maila altua izan zen, animaliak oso ondo aurkeztuta zeudelarik.

Sarien artean, ABEREKINeko saria Oñatiko Dolaetxek erama zuen eta HE.B.E.ko saria emateko garaian, epaileek ezin izan zuten irabazle garbirik ikusi eta saria Zaldibiako Izar eta Idiazabalgo Urbizu Berrira joan zen.

Era berean HE.B.E. elkarteak logo berria aurkeztu zuen. Baita ere bertako pirenaika arrazako haragia desberdinduko duen marka.

hebe_logo_berria.jpg  p1010555.jpg  20140910_110152_resized.jpg  pirenaika_logoa.jpg  p1010560.jpg