VI Urkome sariak

(2019.12.06)

Atzo, abenduaren 5ean, goizeko 12:30tan, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan, VI.Urkome Sariak banatu ziren. Aurkeztutako 13 proiektutatik sei izan ziren saridunak. 

Epaimahaiak euskararen eta emakumeen presentzia nabarmendu zituen bereziki. Aurten eman dute lehen aldiz Landa Eremuko Emakumeen Ekintzailetza saria. Sariketaren antolatzaileek aurkeztutako proiektuen "maila handia" nabarmendu zuten. Saria jaso duen proiektu bakoitzaren egileek 2.000 euro eskuratu dituzte.

captura_de_pantalla_2019-12-05_a_las_17.25.22_content.png   
 Partehartzaile eta saridun guztiak. Iturria: Uztarria.com  

 Sariak eta irabazleak hurrengoak izan dira (esteka):

1ºNekazaritza jardueraren sustapena atalean: ADN-A LORTZEKO LAGINAK HARTZEKO TST SISTEMA. GILE GIPUZKOAKO LIMUSIN ELKARTEA.

2ºLanda eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena (aurtengoan 2 sari exaequo eman dira):

-ESNEGAIN EDO/ETA GURINA. EZAMA ENEA ELKARTE ZIBILA.

-ARDI ESNEA ERALDATZEN.  SAKONA ETXALDEA ELKARTE ZIBILA.

4º atalean, Landa eremuko balio-aniztasuna agerian jarri:  EZKURRA BASOTIK AHORA. LEIRE ALBISU.

Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkarteak amankomunean ematen dutena:  JAKI-SASKI. AINARA GARCIA/ EKAITZ ARRESE / JULEN FERNANDEZ.

Landa eremuko emakume ekintzailea. ERLAUNTZETAKO AIREA. VALENTINA ELOVIKOVA.