2020ko nekazaritzako produktu eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak

(2019.02.30)

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailak, 2020ko nekazaritzako produktu eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak arautzen dituen agindua argitaratu zuen. Aginduaren_esteka.

 

Nekazariek kalitate-araubidean parte hartzeko laguntzen onuradunak, Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratutako ustiategien titularrak izan ahalko dira, baldin eta kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzen badute edota Ekoizpen Ekologiko Ziurtatuaren kalitate-araubideko produkzio-bideak lehendabizi hartzen badituzte deialdi honetan ezarritako epearen azken egunera bitartean. Ondorioz, ezin izango dira onuradun izan kalitate-araubide hautagarrietan dagoeneko inskribatuta daudenak edo beraietan parte hartu dutenak, Ekoizpen Ekologiko Ziurtatuaren kasuan izan ezik.