|
ORDIZIKO XVIII. PIRENAIKA ARRAZAKO TXAPELKETA |
|
(2015.09.24)
Aurtengoan ere Pirenaika Arrazako XVIII. Txapelketa ospatu zen irailaren 9an Ordizian.
Txapelketan 7 ustialekuk hartu zuten parte: Abaltzisketako Zubeldi Erdi, Zestoako Zokolo Berri, Idiazabalgo Urbizu Berri, Zaldibiako IZar, Oñatiko Dolaetxe, Azpeitiako Garagartza-Gain eta Arrasateko Urkimendik. Guztira 44 buru, 7 ataletan banatuta. Erakusketan 3 idiskok hartu zuten parte.
Nafarroako Patxi Ugalde eta Arabako Juan Cruz Apodakak epailetzarem arduradunak izan ziren. Urtero bezala txapelketako maila altua izan zen, animaliak oso ondo aurkeztuta zeudelarik.
Sarien artean, ABEREKINeko saria Idiazabalgo Urbizu Berrik eraman zuen eta HE.B.E.ko saria, hau da, Elkarteak buru politena duen behiari ematen diona, Zaldibiako Izar baserriak eraman zuen.
Txapelketako ospakizunarekin batera HE.B.E.k bere kamiseta berria aurkeztu zuen, orduz gerozti salgai dagoena.
Pirenaika arrazako haragia dastatzeko aukera egon zen ere Ordizian. Txapelketako plazaren ondoan kokatu zen karpan, Labeleko beste produktuekin batera, pirenaika arrazako pintxoak saldu ziren.
|
|
|
ESNETARAKO BEHIEN USTIATEGIETAN ABEREEN ONGIZATEA HOBETZEKO 2015EKO LAGUNTZAK |
|
(2015.09.07)
2015 ekitaldirako esne behien ustiategietako animalien_ongizatea hobetzea helburu duten dirulaguntzen eskaera egiteko epea zabaldu da irailaren 21 arte.
Aurreko urtean bezala Lurgintzan egingo dira hasierako tramiteak, gero, eskaera dagokion Nekazal Bulegoan burutuko da.
|
|
|
XVI. IRUNGO FRISOI TXAPELKETA |
|
(2015.08.03)
Irunen, uztailaren 1ean ospatu zen XVI. Irungo Frisoi Txapelketa. Gertaerak pertsona asko hurbildu zituen, sektorekoak zein sektore kanpokoak.
Txapelketan 5 ustialeku hartu zuten parte, horietatik bi Gipuzkoakoak, Ondazarte Gain eta Ondartza Bitarte eta hiru ustialeku bizkaikoak, Murrieta, Casa Nueva eta Ardeo. Guztira 44 buru sei ataletan banatuta.
Paulino Badiola jauna, CONAFEko epaile nazionala, epailetzaren arduraduna izan zen. Txapelketako maila altua zela eta, epailearen lana ez zen batere erraza izan.
Bigen atalean, Igeldoko Ondazarte Gaineko ONDAZARTE GAIN SID TXIMISTARRI nabarmendu zen.
Behien atalean ONDARTZA BITARTE SANCHEZ 4657 Astasuko Ondartza Bitarte ustialekukoa izan zen behien txapeldunen txapelduna
|
BIGEN TXAPELDUNEN TXAPELDUNA
|
BEHIEN TXAPELDUNEN TXAPELDUNA
|
 |
 |
TXAPELKETAREN EMAITZAK:
| 1. ATALA: |
12 HILABETE BEHERAKO TXAHALAK |
|
| ESPH2004112013 |
ONDAZARTE GAIN SID TXIMISTRARRI |
Ondazarte Gain (Igeldo-Gipuzkoa) |
| ESPH2003951288 |
ONDAZARTE GAIN FEVER 975 |
Ondazarte Gain (Igeldo-Gipuzkoa) |
| 2. ATALA: |
12 HILABETETIK 18 HILEBETE BITARTEKOAK |
|
| ESPH4803839707 |
CASA NUEVA FACEBOOK MALEN |
Casa Nueva (Karrantza-Bizkaia) |
| ESPH2003950407 |
ONDAZARTE GAIN MCCUTCHEN MANICALIGAN |
Ondazarte Gain (Igeldo-Gipuzkoa) |
| 3. ATALA: |
18 HILABETETIK 30 HILABETE BITARTEKOAK |
|
| ESPH4803839211 |
ARDEO FEVER 1237 |
Ardeo (gatika-Bizkaia) |
| ESPH2003850443 |
ONDAZARTE GAIN LAVANGUARD |
Ondazarte Gain (Igeldo-Gipuzkoa) |
| 4. ATALA: |
ESNETAN DAUDEN 36 HILEBETE BEHERAKO BEHIAK |
|
| ESPH2003707897 |
ONDARTZA BITARTE CHARIOT 3363 |
Ondartza Bitarte (Asteasu-Gipuzkoa) |
| ESPH4803698591 |
MURRIETA ATWODD BLASY |
Murrieta (Muskiz-Bizkaia) |
| 5. ATALA: |
ESNETAN DAUDEN 3 RTETIK 4 URTE BITARTEKOAK |
|
| ESPH4803513800 |
CASA NUEVA XACOBEO MELISSA |
Casa Nueva (Karrantza-Bizkaia) |
| ESPH4803512897 |
ARDEO SID 1099 |
Ardeo (gatika-Bizkaia) |
| 6. ATALA: |
ESNETAN DAUDEN 4 URTE GORAKO BEHIAK |
|
| ESPH2003349178 |
ONDARTZA BITARTE SANCHEZ 4657 |
Ondartza Bitarte (Asteasu-Gipuzkoa) |
| ESPH4803372245 |
MURRIETA DAMION LEONA |
Murrieta (Muskiz-Bizkaia) |
SARI BEREZIAK:
| BIGEN TXAPELDUNEN TXAPELDUNA |
ESPH2004112013 ONDAZARTE GAIN SID TXIMISTARRI |
| BEHIEN TXAPELDUNEN TXAPELDUNA |
ESPH2003349178 ONDARTZA BITARTE SANCHEZ 4657 |
| ERRAPE ONENA |
ESPH4803513800 CASA NUEVA XACOBEO MELISSA |
|
|
|
|
<< Lehena < Aurrekoa 21 22 23 24 25 26 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 89 - 92 Guztira: 101 |