Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

Lurgintza Nekazal Koop. arrow Berriak arrow TRATAMENDU ETA ONGARRITZE MAKINEN ERREGISTROA
TRATAMENDU ETA ONGARRITZE MAKINEN ERREGISTROA PDF Inprimatu E-posta

Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuko Landare Alorreko Unitateak informazio kanpaina bat hasi du eta tratamendu eta ongarritze makinak erregistratzeari ekin dio.

Erregistroan inskribatu beharreko makinen artean, berriak zein egun erabiltzen direnak, ondorengoak aurkitzen dira:

  • Tratamendu fitosanitarioetarako arrastaturiko edo esekitako edozein edukiera eta pisuko makinak.
  • Tratamendu fitosanitarioetarako motordun motxila pneumatikoak, bolumen ultra baxukoak eta kliskagailudun eskorga motako hidraulikoak.
  • Ongarriketarako arrastaturiko edo esekitako edozein edukiera eta pisuko makinak.

Erregistroan inskribatzeko eskaerak eskualdeko nekazal bulegoetan zein Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko Departemantuan egin daitezke.

Aipatutako makinen Nekazaritza Makinen Erregistroan inskribatzeko derrigortasuna 2011ko apirilaren 5eko 214 Foru Aginduak ezartzen du, zeinek 2009ko ekainaren 19ko 1013/2009 Errege Dekretua garatzen duen eta non produktu fitosanitarioak aplikatzeko eta ongarriak zabaltzeko ekipoak inskribatu behar direla erabakitzen den.

Inkribatzeko epea:

  • makina berriak: erosten diren heinean.
  • egun erabiltzen diren makinak: 2011ko uztailaren 16 arte.

 

 
logoa_emensaspi.jpg