Skip to content
Narrow screen resolution Wide screen resolution Auto adjust screen size Increase font size Decrease font size Default font size

.

Lurgintza Nekazal Koop. arrow Berriak arrow ELKARLANERAKO HITZARMENA SINATU DUTE LURGINTZA ETA BIOLURREK
ELKARLANERAKO HITZARMENA SINATU DUTE LURGINTZA ETA BIOLURREK PDF Inprimatu E-posta

(2017.12.14)

Aspalditik izan dute Lurgintzak eta Biolurrek gauza askotan elkarrekin lan egiteko ohitura, baina joan den astean elkarlana hau formalizatu eta aurrera begirako urrats bat eman dute elkarlana hau sedotu nahian.

biolur1.jpgLurgintzako lehendakaria den Ana Rosa Imazek eta Biolurreko lehendakaria den Mirian Arrizabalagak sinatu zuten hitzarmena, sektorean askotan ikusten es den argazki bat erakutsiz, bi emakume eta bi generazio ezberdin. Nekazaritzan eta abeltzaintzan ematen ari diren aldaketa eta egoera berriek, irizpide agroekologikoengatik apustu gero eta handiagoa erakusten dute. Bazka eta energia autonomia, animalien ongizatea, tokiko ekonomia, salmenta zuzena edo ingurumenaren zaintzaren bezalako kontzeptuak dira kontutan hartzen direnak, eta hauek nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren irizpideak izateaz gain, geroz eta ekoizle edo baserritar gehiagok hartzen dituzte kontutan eta bestalde gai hauekiko gizartearen exigentzia ere handitzen ari da.

Errealitate honen aurrean, eta sistema agroekologikorako bidean, ezinbestekoa da baserritarrekin batera, eragile ezberdinen arteko elkarlana, lankidetzaren bitartez alderdi tekniko, ekonomiko eta komertzialetan urratsak ematen joateko. Baita ere, sektorearen iraunkortasuna bermatzeko ezinbestekoak diren belaunaldi berriekin elkarlana gauzatzeko. 

 

 
logoa_emensaspi.jpg