Azterketa honetan, eskualde eta
orientazio ezberdinetakoak 5 baserritarrek hartu dute parte; Antzuolako
Pikunietako Artzaiak, Eibarko Sosolak, Olaberriko Etxeberri Goikoak, Anoetako
Sarobek eta Altzoko Berakoetxeak. Prozesua baserritar hauekin bakarrik egitearen arrazoia, eskaera beraiengatik
izateaz gain, Lurgintza, Biolur eta Goienerreko kide izatearena izan da.
Energiaren kostua eta jatorria dira baserri
ekologikoek dituzten kezka garrantzitsuenetakoak. Ez bakarrik esne-ekoizpeneko baserri ekologikoetan
eraldaketa planteatu behar izan dutela ekonomikoki bizirauteko, baizik eta
natura-baliabideak ahalik eta gehien optimizatzea ere badelako ekoizpen
ekologikoaren lehentasunetako bat.
Egoera horren aurrean, Lurgintza Gipuzkoako
abeltzaintza-kudeaketako kooperatiban zein Abeltzaintza ekologikoko Biolur
elkartean, zentzu horretan egin zitezkeen hobekuntzak baloratzeko eta zenbateko
proiektu bat egiteko aukera planteatu zen. Horretarako, Goiener Taldearen esperientzia eta
ezagupenak izan dituzte lagun; Nafarkoop energia berriztagarria sortzeko
kooperatibaren bitartez, energia-kontsumoa murriztea helburu duen
energia-auditoretza bat egin dute eta, bestetik, energia-iturri berriztagarrien
bitartez, eta baliabide propioak erabilita, burujabetzaren aldeko energia
sortzeko proposamena.
“Energia sortzen”
proiektua ez da diagnostiko ekonomiko hutsa, baizik eta jakin eta baloratu nahi
izan da nolako inpaktua duen sektorearen eta gure proiektuen dimentsio
ekologikoan, sozialean eta politikoan era horretako prozesu bat abian jartzeak. Mirene Begiristainen laguntza izan dute horretarako; tokiko
elikadura-sistemen alorreko EHUko ikertzailea da bera.
Diagnostiko hau egin eta gero, inplementazio fasea Euskal
Herriko beste baserri batzuetara ere eraman nahi da. Energia-iturri berriztagarriak ahalik eta gehien
aprobetxatzeak dakarrenaren datu ekonomikoak eskuratzeko aukera eman digu
horrek, beharrezko inbertsioei zein ditugun baliabideak ahalik eta gehien
aprobetxatuta lor dezaketen burujabetza portzentajeari dagokiona.
DATUAK
Bost baserrietan bildutako datuekin
Nafarkoop-ek antzerako ezaugarriak biltzen dituen baserri baten modelizazioa energetiko
bat garatu du.
Urtean 20.000 esne litro jasotzen eta 3
esneki lantzen dituen unitate produktibo batean, urtean 10.000 kWh/urtean
kontsumituta 5,2 tn CO2 isurtzen ditu. Ateratako datuen arabera,
auto-hornikuntzarako 4 kWp-tako autokontsumorako fotoboltaiken instalazioarekin
baserriaren %33 ko autoabastezimendua lortuko zen eta 2.2 tn CO2 urtean
eragotziak izango ziren, 242 zuhaitzen baliokide.
AIPUAK:
“Lehen sektorean auto-hornikuntzarako aukerak badaudela
erakusteko prozesua da proiektu hau”. Xabier Loyarte –
Goiener/Nafarkoop
“Proiektuak sektore osoari zabaltzeko izaera du, horretarako sortuko den
emaitzen txostena eta dibulgazioarako bideak sortuz.”
Maider Zubikarai - Lurgintza
-
“Nahiz eta diagnosi maila batean kokatzen den, ez du
soilik energia propioa baserri proiektu pilotu batzuetan izan dezaken autonomia
produktiboan sakontzen, baizik eta beste hainbat dimentsioetan zein eragin
garrantzitsu izan dezakeen aztertzea izan du helburu, hala nola: dimentsio
ekonomikoa, dimentsio ekologikoa, dimentsio soziala eta dimentsio politikoa.” Mirene Begiristain – EHU/UPV
txostena